Igo
  • 2018/12/21

Samsara elkarteak jarduera solidarioak antolatu ditu Gabonetarako

Galdakaoko Samsara Nepal Elkarteak, herriko establezimenduekin batera, Gabonetarako jarduera batzuk antolatu ditu, abian dituen proiektu solidarioetarako laguntza eskatzen jarraituz. Zehazki, ondokoa programatu da:


. Abenduak 22, larunbata, 10:0etatik 13:00etara, Elexalde Gimnasioak Gabonetako II. Maratoi Solidarioa antolatu du Samsara Nepalen alde. Izan ere, 3 euroko Txartel Solidarioa erosita, Elexalde Gimnasioan eta Zurrut tabernan, Boot Camp-eko 20 minutuko saioan parte har daiteke (TRX, GAP, HIIT.). Aldi berean, kilometro solidarioak egingo dira, Ziklo Indoor-ren 20 minutuko saioetan. Ondoren, 45 minutuko Karibeko dantza-tailerra emango da. Amaitzeko, Nepaleko Produktuen Azoka Solidarioa egongo da. Ekintzaren babesleak ondokoak dira: Gimnasio Elexalde, Bizkaia Moto Racing, Bizkaigestión eta Zurrut Taberna.


. Elkarteak egutegi solidarioak ere salgai ditu ondoko tokietan: Zurrut Taberna, Pelo's ileapaindegia eta Uraska estankoa, 4 euroz.  Era berean, loteria solidarioa dago, 5 euroz (euro 1, elkartearentzat). Zenbakia: 51017.