Igo
  • 2021/04/30

Salgai daude GaldakaoDantz ekitaldirako sarrerak; Break On Stage-ko sailkapen lehiaketa eta dantza urbanoen erakustaldia batuko dituen ikuskizunerakoak

Datorren maiatzaren 8an, larunbata, Torrezabal Kultur Etxeak GaldakaoDantz dantza urbanoen inguruko ekitaldia hartuko du. Sarrerak gaurtik aurrera salgai daude Torrezabaleko txarteldegian eta kutxazainean, baita Udalaren webgunean ere.


SARRERAK HEMEN SALGAI 👉https://galdakao.sacatuentrada.es/eu/entradas/galdakaodantz


Galdakaoko Udaleko Gazteria Sailak antolatuta, bertaratzen direnek 'Urban Dance' bezala ezagutzen den artearen erakusketa ikusi ahal izango dute, baita irailaren 18an Barakaldo Antzokian jokatuko den Break On Stage hiri kulturaren jaialdiren kanporatze fasea ere.


Parte hartuko duten taldeek 3 minutu baino gutxiagoko koreografia laburrak eskainiko dituzte. Bi saio egongo dira: 16:00etan Junior eta Esperimentalen kategoria jokatuko da eta Legacy Breath (Iruņea), Extra (Gernika) edo Sticks (Donostia) taldeek parte hartuko dute, besteak beste. 19:00etan kategoria absolutuaren txanda izango da non dantza urbanoak eta bikoteen koreografiak eskainiko dituzten Bamboo (Donostia), Elements (Bilbo), Factory (Leioa) eta Straslas (Leioa) taldeek, besteak beste.


Irabazten duten bi taldeek finalean parte hartuko dute, irailaren 18an Barakaldo Antzokian.


Ekitaldiak Covid-19k eragindako osasun larrialdiko egoerak markatutako segurtasun neurri guztiak izango ditu: edukiera murriztua, uneoro maskara nahitaez erabiltzeko beharra, segurtasun distantziak eta higiene neurriak (gel hidroalkoholikoa erabiltzea, adibidez).


GaldakaonDantz streaming bitartez ere eskainiko da udaleko webgunean, esteka honetan: www.galdakao.eus/zuzenean