Igo
  • 2019/04/05

Rockein!-ek parte hartze errekor berria lortu du bere zazpigarren edizioan 146 artistek izena eman ostean

Rockein-ek, Basauriko Udalak, Arrigorriaga, Galdakao eta Laudioko Udalen eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzaz, Euskal Autonomi Erkidego eta Nafarroako bakarlari eta taldeei zuzendutako lehiaketa musikalak, laugarren urtez jarraian bere parte hartze errekorra gainditzea lortu du, 146 artistek izena eman ostean. Jasotako proposamenen artean 25 tokikoak dira (Basauri, Galdakao, Arrigorriaga edo Laudion erroldatutako kide bat, gutxienez) eta 18k euskarazko talderik onenari sarira hautagai izateko aukera dute.


Hurrengo egunetan maiatzaren 11n Basauriko Social Antzokiko finalean parte hartuko duten artisten izenak jakinaraziko dira. Finalistak hautatzeko erantzukizuna ondorengo epai mahaiak izango du:


ROCKEIN 2019 EPAI MAHAIA:


Arantzazu Pinto 'Nara'


Madrileko Mad Cool jaialdiko artisten kontratazio agentea


Álvaro Fierro


Kritikari musikala, dokumental musikalen zuzendari eta kulturaren alorrean eragin ekonomikoak ikertzen dituen Cultumetrķa enpresako arduradun


Amets Rodríguez


Bay Of Biscay Festival-eko zuzendaria


Jon Aguirrezabalaga


Ekoizle musikala eta WAS musika taldeko kidea


Amaia Santana


Musikan berezitutako kazetaria (MondoSonoro, Rock In Bilbo)


Iker Bárbara


MondoSonoro aldizkari musikalaren Euskal Herria eta Errioxako edizioaren koordinatzailea


Joseba Vegas


BI FM-ko zuzendaria


Asier Arrieta


Sormen publizitarioko irakaslea EHUn


Igone Beloki


Basauriko Udaleko Gazteria saileko zinegotzia


Fernando Nieva


Rockein-en arduradun Kultur Etxea Basauri-n


Parte hartzearen garapena


Rockein-en parte hartzea %70 hazi da 2013ko lehen ediziotik, ondorengo garapenarekin:


2013: 85 parte hartzaile


2014: 105 parte hartzaile


2015: 95 parte hartzaile


2016: 110 parte hartzaile


2017: 129 parte hartzaile


2018: 135 parte hartzaile


2019: 146 parte hartzaile


Artista berrien zorionerako, Rockein-en antzeko funtzionamendu eta helburuak dituzten beste lehiaketa batzuk sortu diren urte honetan, Nerbioi-Ibaizabalen sortutako lehiaketa Euskal Herri mailan erreferentzia bezala indartu da, parte hartze datuei eta jasotako proposamenak berrizteko erakutsitako gaitasunari erreparatuz gero.


Publikoaren saria erabakitzeko bozketa


Bukatzeko, publikoaren saria erabakitzeko bozketa prozesua apirilaren 22rarte irekita egongo da Rockein-en Facebook profilean sortutako plataformaren bitartez. Parte hartzaileen artean MAZ Basaurirako bono bikoitza zozketatuko da. Jaialdia apirilaren 26 eta 27an eta maiatzaren 3 eta 4an izango da, Viva Suecia, Iseo & Dodosound With The Mousehunters, Christina Rosenvinge eta Toundra bezalako taldeekin.


ROCKEIN 2019KO SARIAK:


Talde irabazlea


-EP profesional bat (gutxienez bost kanta) grabatzea, ekoiztea eta masterizatzea Bilboko El Tigre estudioetan.


-EPa diseinatzea eta editatzea: 500 kopia, CD euskarrian.


-Bideoklip profesional baten grabazio eta ekoizpena


-Bizkaiko areto nagusienetako batean edo MAZ Basauri jaialdiaren barnean kontzertua (antolatzaileek zehaztuko dute)


Tokiko talderik onena


-Bizkaiko areto nagusienetako batean edo MAZ Basauri jaialdiaren barnean kontzertua (antolatzaileek zehaztuko dute)


Euskarazko talderik onena


-Abesti baten grabazio eta ekoizpena


-Bizkaiko areto nagusienetako batean edo MAZ Basauri jaialdiaren barnean kontzertua (antolatzaileek zehaztuko dute)


Publikoaren saria


-Bizkaiko areto nagusienetako batean edo MAZ Basauri jaialdiaren barnean kontzertua (antolatzaileek zehaztuko dute)


Informazio gehiago:


www.facebook.com/rockein


Twitter: @rockeinrock