Igo
  • 2019/01/17

Rock kontzertua urtarrilaren 19an musika-talde batek eta bi abesbatzek fusioa eginda, “Earth Songs Project”en eskutik

"Espektakularra, desbardina eta zirraragarria". Halako berbak gailendu dira, urtarrilaren 19an Galdakaora etorriko dan "Earth Songs Project" kontzertura aurretik joan diranen ahotan (19:00etan, Torrezabal Kultur Etxea).


Ekintzan rock indartsuko banda bat eta ahots zurien abesbatz bi batzen dira, Lilura Abesbatza eta Eskuz Esku Abesbatza,rockaren kantu historikoak interpretatuz (Led Zeppelin, Queen, Pink Floyd, Supertramp, Joe Cocker, Michael Jackson...). Fusio ezin hobea espektakulu bakarra eta zirraragarria egiteko. Berrogeita hamar pertsona eszenatokian betiko rockagaz zerbait desbardina, freskoa eta super indartsua eginez.


Galdakaoko udaletxean aurkeztu da gaur ekintza hau, "aktuazioa izan daben lekuetan harrera ona izan ondoren. Ezagunetik bereziten dan espektakuluaren emaitza bikaina da", azpimarratu dau Ainhoa Agirregoikoa, Kultura arloko zinegotziak.


Rafa Zuloaga, proiektuaren zuzendariaren arabera, "emaitza espektakularra eta zirraragarria da. Sei musikariez gain, abesbatzako 44 kide dagoz, 10 urteko haurrak eta 70 urteko emakumeak. Batez be, bereziki lan humanoa da, sentimendu handikoa".


Telonero lez, SamoaH bandak Fight! Funky disko barria rock onekoa, aurkeztuko dau, giro berotzeko.


Sarrerak aldez aurretik be eskuratu leiz, udalaren web-orriaren bitartez (www.galdako.eus) edo Torrezabalen instalatuta dagoan totemaren bitartez. Zuzenean, sarrerak kontzertua hasi baino ordubete arinago be eskuratu ahal izango dira.