Igo
  • 2018/03/16

Portugalgo Capitó konpainiak egokitzapen bikainak eskainiko ditu Torrezabalen datorren ostiralean “Electra” lanarekin

"Compañía do Chapitó"k bere hasierako espektakuluak gaindituko ditu berriro "Electra"rekin, datorren ostiralean, Torrezabal Kultur Etxean (21:00etan). Talde portugaldarrak tragedia hau komedia bikaina bihurtu du eta hori guztia sorkuntza sinestezinari esker. Barre egiteko gonbita dugu, keinu eta baliabide eszeniko paregabeei esker.


Prezioak:


. 12 euro.


. 9 euro (TKE-ko bazkideak).


. 11 euro (+ 65 urte, langabeak, gazte txartela eta taldea).


SINOPSIA


Ediporen ondoren, Companhia do Chapitôk beste titulu konplexu batekin (ez konplikatua) ausartzen da greziako tragediaren barruan: Electra.


Familiako odol-bainua da bere estilo propio eta bereziaz kontatua: barrez lehertzeko moduko komedia. Komedia, keinuak eta irudia baliatzen ditu konpainiak errealitate fisiko eta sozialaren alderdi guztiak kolokan jartzeko.