Bilatzailea:

Hasiera |

Berriak

Berriak

Plazakoetxeko lurpeko pasabidea ixteko lanak hasiko dira astelehenean

Hirigintza eta obrak   2022/08/20

Iluna da Plazakoetxeko lurpeko pasabidea; gune ezkutua, kritikoa. Inguru horretatik igarotzen diren pertsonen ¬–batez ere emakumeen- segurtasuna areagotzeko helburuz, itxi egingo da igarobidea. Astelehenean, abuztuak 22, hasiko dira lanak.

Udalak bere gobernu planeko 100 neurrien artean jasoa du neurria, zehazki 99. puntuan, eta igarobidea behin betiko ixteko asmoa du. Hartarako tramiteak aurreratuta daude, baina erabat amaitu gabe. Gauzak horrela, lurrazpiko pasabidea behin behinean itxiko du lehenik, aldamioekin. Ondoren egingo dira igarobidea behin betiko ixteko lan egonkorrak.

Irailean izango diren Santakurtzei begira hartutako neurria da behin behineko itxiera, herriko jai nagusietan emakumeen segurtasuna ahalik eta gehien bermatzeko helburuarekin. Horretarako, astelehenean hasiko dira aldamioak eraman eta jartzeko lanak.

Galdakaoko udal gobernuak bere esku dauden neurri guztiak hartuko ditu edozein motako eraso matxistak saihesteko.