Igo
  • 2021/11/25

Pilota profesional partidak, bihar, Galdakaon

Bihar ostirala, irailak 26, Galdakaoko Kurtzea frontoian EPELen (Eskuzko Pilota Enpresen Liga) Binakako Txapelketako bigarren jardunaldia jokatuko da. Norgehiagokan Urrutikoetxea eta Aranguren Jaka eta Mariezkurrenaren aurka arituko dira.
Ekitaldia 22:00etan hasiko da, Bengoetxea VI-Larunbe/Artola-Aretxabaleta partidarekin.
Sarreren aurresalmenta Urreta kiroldegian dago, 15 eta 25 euroren truke.