Igo
  • 2021/07/20

Peru, Senegal, Polonia eta Irlandako taldeak arituko dira, Andra Mari eta Oinarin dantza taldeekin batera, gaur Galdakaora itzuliko den Folklore Bizian jaialdian

Iaz Covid19 pandemia dela eta bertan behera utzi ondoren, Folklore Bizian jaialdia Galdakaora eta Usansolora itzuliko da aurten. 34. edizio honetan Peru, Senegal, Irlanda eta Poloniako taldeak izango dira, bertako Andra Mari Dantza Taldea eta Oinarin Dantzari Taldearekin batera.

Andra Mari Eusko Dantzari Taldeak Galdakaoko Udala eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin antolatutako jaialdia gaur bertan emango zaio hasiera, uztailak 20. Hitzordua 20:30ean da Kurtzeko plazan. Bertan izango dira "Jawor" dantza talde poloniarra eta "Ballet Jammu" senegaldarra, bertako Andra Mari Dantza taldearekin batera. 30 minutu lehenago plazarako sarbidea irekiko da edukiera bete arte.

Bihar, asteazkena, ordu berean, Andra Mari Dantza Taldea arituko da berriz, kasu honetan "Trim the velvet" irlandar folklore taldearekin eta "Ritmos y costumbres" perutarrarekin.

Ostegunean, uztailaren 22an, Usansolora iritsiko da Folklore Bizian. Oraingoan, Oinarin Dantzari Talde usansolotarra izango da eszenatokia lehen aipatutako Peruko taldearekin partekatuko duena. Hitzordua, 20:30ean Unkina kiroldegian.

Jarduera guztiek doako sarbidea izango dute, baina edukiera mugatuarekin. Horrez gain, pandemiaren aurrean prebentzioa eta segurtasuna bermatzeko beharrezkoak diren osasun neurri guztiak ere beteko dira. Kultura segurua dela erakusten duen beste adibide bat.