Bilatzailea:

Hasiera |

Berri guztiak

Berri guztiak

Peña Santa Cruzek Bigite elkarteari eman dio elkartasun pintxoekin batutako dirua

Beste batzuk   2023/01/24

Urteroko ohiturari helduta, Peña Santa Cruzek elkartasun pintxoen dastaketa egin zuen azaroaren 6an, Jardunaldi Mikologikoen barruan. Arrakastatsua izan zen oso dastaketa, eta, bi ordutan, 1.682 euro batu zituen Peña Santa Cruzek. Batutako dirua elkartasuna lantzen duen elkarte bati ematen dio, urtero, peñak. Aurten, Bigite Integratzaile Sozial eta Animatzaile Soziokulturalen Elkarteari eman dio batutako dirua, Gizarte Ekintza alorrak hala proposatuta.

Bildutako diruaren txekea Alfonso Requero Peña Santa Cruzeko koordinatzaileak eman die Bigiteko Beatriz Espinar eta Jaime Arambalzari udaletxean, Mari Paz Losada Gizarte Ekintzako zinegotziaren laguntzarekin.

Iaz Galdakaoko Elkarlaguntza Sareari eman zitzaion elkartasun pintxoekin bildutako dirua eta aurreko aldian, 2019an, epoc gaixotasuna duten herritarrei laguntzeko ASBIEPOC elkarteari.