Igo
  • 2019/10/23

Peña Santa Cruz elkarteak “50 urte perretxiko artean” liburua aurkeztu du

Galdakao erreferentziazko udalerria da mikologia munduan. Izan ere, jardunaldi mikologikoak 1966. urtean hasi ziren antolatzen, nahiz eta Peņa Santa Cruz, elkarte gisa, 1960. urtean erregistratu zen. Perretxikoen tradizio hau Galdakaon biztu zen, zati handi batean, Peņa Santa Cruz elkarteak egindako lanari esker. Bizkaian erregistratutako lehenengo elkarteetako bat da eta Euskal Herrian azoka mikologiko bat antolatzen lehenengoa. Orain dela 27 urte inguru talde handi batek "nagusiei" erreleboa hartu zien, herriko gazteei kultur ondare hau erakustearren. Eta halaxe egingo da datorren larunbatean ere, herriko ikasleekin Gorbeiara egingo duten txangoarekin.

Hori horrela, gaur goizean "50 urte perretxiko artean" liburua aurkeztu dute. Idazlanak elkartearen historia eta lehiaketa gastronomikoak antolatzen izandako esperientzia jasotzen du. Liburuak 12 kapitulu ditu eta 3.500 argazki erabili dira. Hasiera batean, 1000 ale argitaratu dira.

Gainera, gastronomiako errezetak edo "lapikoak sutan" kapitulua jasotzen dira liburuan, elkarteak sukaldaritza lehiaketetan eta perretxikoekin duen esperientzia bilduz. Elebidun idatzita dago (bizkaieraz), gure kulturari laguntzeko asmoz.