Igo
  • 2018/03/16

Patri Espinar pelotariak irabazi dau Galdakaoko II. Berdintasun Saria, emakume kirolarien lana autortuz

Patri Espinar pelotariak, joan dan egunean, Torrezabal Kultur Etxean egindako ekitaldi publikoan, Galdakaoko udalak bultzatutako II. Berdintasun Saria jaso dau, epaimahaiak beste hautagaitzen aurrean aho batez izendatu ondoren.


Ekitaldi buru egon zan Ibon Uribe alkateak azpimarratu eban holango ekimenek daukien garrantzia "hondino behar dan oihartzuna izan ez arren, apurka-apurka bidea egiten doazaleko, mereziduten daben emakumeak eta ekimenak autortzeko marko gisa".


Begoņa Ormaetxe Berdintasun Arloko zinegotziak irabazlearen izena emon eta saria emon eutso Espinar pelotariari, hain zuzen be, ekintza honetarako diseinatutako garaikurra.


Epaimahaiak Espinarren hautagaitza baloratu eta konsideratu eban, "emakume kirolarien lanak, kirol-munduan, sozialki eta, noski, ekonomikoki, aitorpen txikia edo bat ere ez duenez, gogorra dala oso, batzuetan frustragarria eta erabat ezezaguna. Beraz, lan hori ikusiarazi eta balioan jarri beharra dago. Hain zuzen ere, horixe da epaimahaiak hautagaitza honetatik baloratu duen lehenengo gauza".


Ormaetxek nabarmendu ebanez, Patriciak "diziplina desbardinetan lehiatu dala eta kirola egiten dabenek, eta kasu honetan eliteko kirolariek, ondo dakie zenbat gauza alboratu behar dabezan, eta zenbait lan fisiko eta personal egin behar izaten dan. Ondorioak are handiagoak dira emakukmeen kasuan".


"Patricia neskentzako eredua, erreferentea izatea gura geunke, kirol-munduan leku bat egiteko borrokarako; jakin dagien emakume kirolarien autorpenerako bidea errealidade bihurtzen dagoala eta, gaur Patriciari emongo deutsagun sariaren bidez, helburu hori lortuz joateko lagundu gura dogula".


Begoņa Ormaetxek maitu eban esanez, "Patriciak mundu-mailan garaipenak lortu ditu, gure herrian beste inork ez bezala, eta badakigu emakumeek kirolean daukiezan baldintzak hobetzearen alde borrokan diharduala". Izan be, epaimahaiak arrazoi honeek garrantzitsutzat jo ebazan saria berari emoteko.


Gainerako hautagaiak ondokoak ziran:


-Mireia de Diego


-Ostalaritza Eskola


-Ibaizabal saskibaloi taldea


-Iraia Garcia


-Usansolo racing taldea


- Argizai Scout taldea


Ekitaldian, Ainara Rua biolinistak jo eban eta aurkezpen lanetan Gurutze Beitia aktore eta komikoak aritu zan.