Igo
  • 2020/03/30

Ostiralean Galdakaon izan zen eraso matxista gogor salatzen du udalak

Ostiral arratsaldean, 19:00ak inguruan, gizonezko batek arma elektriko batekin erasotu zuen bikotekide ohia zuen emakumea, Galdakaon. Erasotzailea atxilotu egin zuten. Epailearen aurretik igaro ondoren, halere, libre utzi zuten gizonezkoa, emakumearekiko urruntze aginduarekin.


Galdakaoko Udalak irmoki gaitzesten du eraso matxista, babesa adierazten dio erasoa jaso duen emakumeari, eta matxismoaren aurka tinko jarraitzeko deia egiten die Galdakaoko herritar eta eragile guztiei.