Igo
  • 2021/07/15

Ostiral honetatik aurrera bizikideak ez diren pertsona multzoak edo jende pilaketak debekatuta egon dira 00:00etatik 06:00etara

LABIko Aholku Batzordea asteazkenean bildu zen, Iņigo Urkullu lehendakaria buru zela, egoera epidemiologikoa aztertzeko eta Covidaren hedapena geldiarazteko prebentzio neurrien 33/2021 Dekretuko zenbait neurri aldatzeko.

34/2021 Dekretu berriak aldaketa txikiak jasotzen ditu, besteak beste, 00:00etatik 06:00etara bizikideak ez diren pertsonen arteko bilerak debekatzea.

Hona hemen horri buruzko xedapenak:

Maskara nahitaez erabiltzeko legez aurreikusitako neurriak mantendu egiten dira, eta etengabe indartzeko eskatzen, maskara baita transmisio birikoa mugatzen laguntzen duen tresna profilaktiko nagusia.

Indarrean dauden prebentzio protokoloak eta neurriak aplikatzen ez diren pertsonen pilaketa dakarten bilkuretan, festetan edo ekitaldietan -ez kanpoan, ez barruan- parte ez hartzeko betebeharra ezartzen da.

00:00etatik 06:00etara bitartean, bizikideak ez diren pertsona multzoak edo jende pilaketak ezingo dira egon parkeetan, lorategietan, kirol eremuetan, irristaketa edo skate pistetan edo aire libreko antzeko erabilera publikoko espazioetan. Edonola ere, espazio horiek erabil daitezke pertsonak igarotzeko eta erabilera profesional edo ekonomikoetarako. Udalei eta, hala badagokio, administrazio eskudunei dagokie gune horiek antolatzea.

Neurri horiek bihar, ostirala, 00:00etatik aurrera jarriko dira indarrean, eta etengabeko jarraipena eta ebaluazioa egingo zaie egoera epidemiologikoaren bilakaerara egokitzen direla bermatzeko.