Ostegunean Galdakaoko Udalak egingo duen urtarrileko ohiko osoko bilkuraren gai zerrenda (2023-01-26)
Instituzionala 2023/01/24
Galdakaoko udalbatzak ostegunean, urtarrilak 26, 18:00etan hasita, hile honetako ohiko osoko bilkura izango du, urte honetako lehena. Bilera hau aurrez aurre egingo da Udaletxeko Osoko Bilkuren Aretoan eta zuzenean emango da udalaren Youtubeko kanalean, esteka honen bidez:
🔴 https://www.youtube.com/c/GaldakaokoUdala/live
Jendea bertaratu ahal izango da edukiera bete arte.
Gai zerrenda:
I. EBAZPEN ZATIA
1.- 2022ko abenduaren 22ko Osoko bilkuraren bideoaktaren onespena, hala badagokio.
2.- 156/2023 Esp.: Ogasun eta Barne Erregimeneko Informazio-batzordearen Irizpena, erakunde autonomoen integrazioaren ondorioz lanpostuen zerrenda partzialki aldatzeari buruzkoa.
3.-5123/2021 Esp.: Hirigintzako eta Mugikortasuneko Informazio Batzordearen irizpena, zuzkidura-etxebizitzen kontratuan pilaketengatik konturako ordainketa baimentzeko.
4.- Euskal Sozialistak taldearen mozioa udal-gobernuaren proiektuetan gardentasun handiagoa lortzeko.
5.- EH Bildu, Auzoak, Usansolo Herria eta Podemos-Equo taldeen mozioa, lanzadera Etxebarrira joan dadin eskatzeko.
6.- Atxiki gabeko zinegotziaren mozioa, eraikinen fatxadetako horma-irudiei buruzko araudia sortzeko.
7.- Honako puntu hau, urgentziagatik, gai-zerrendan sartu dela berrestea: 260/2023 prozesu judizialak.
8.- Esp.: 260/2023: Usansolo segregazioaren Batzar Nagusien erabakiaren aurkako 926/2022 prozedura arruntean Udal hau pertsonatzea xedatzen duen 2023-0103 Dekretua berrestea.
II. KUDEAKETAREN KONTROLA ETA JARRAIPENA UDALBATZAREN ALDETIK
9.- 6271/2022 Esp.: 2022ko 4. Hiruhileko exekuzio mailaren kontua ematea.
10.- 2022ko abenduaren 15etik 2023ko urtarrilaren 17ra arte emandako Alkatetza-dekretuen eta Zinegotzi delegatuen Ebazpenen kontu ematea.
11.- Galderak eta eskaerak