Igo
  • 2022/06/15

Ostegunean Galdakaoko Udalak egingo duen ohiko osoko bilkuraren gai zerrenda (2022-06-16)

Galdakaoko udalbatzak bihar, osteguna, ekainak 16, 9:00etan hasita, ohiko osoko bilkura izango du. Bilera hau aurrez aurre egingo da Udaletxeko Osoko Bilkuren Aretoan eta zuzenean emango da udalaren Youtubeko kanalean, esteka honen bidez:

🔴 https://www.youtube.com/c/GaldakaokoUdala/live

Jendea bertaratu ahal izango da edukiera bete arte.
 
Aztergaiak:

I. EBAZPEN ZATIA

1.- Isabel Brazal Menéndez zinegotziak zin egitea eta karguaz jabetzea, EAJ-PNV Udal Taldearen eskutik.. 

2.- 4337/2021 Esp.: Gizarte politiken Informazio-batzordearen Irizpena, Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuaren (ELZ) kontratua esleitzeko.
      

3.- 4594/2021 Esp.: Hirigintza eta Mugikortasuneko Informazio-batzordearen Irizpena, Galdakaoko udalerriko hiri-garbiketa, pintadak eta kartelak kentzea, estolderia-sare orokorra garbitzea eta saneamendua, arratoi-garbiketa, desinfekzioa eta intsektuak hiltzea kontratatzeko espedientea onartzeko. 

4.- 4666/2020 Esp.: Hirigintza eta Mugikortasuneko Informazio-batzordearen Irizpena, UE-UR-2 eremuko Hiri Antolamenduko Plan Bereziaren testu bategina behin betiko onartzeko. 

5.- 2701/2022 Esp.: Hirigintza eta Mugikortasuneko Informazio-batzordearen Irizpena, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Galdakaoko Udalaren arteko lankidetza-hitzarmena onartzeko, udal-hondakinak tratatzeko zerbitzua emateko. 

6.- 1156/2022 Esp.: Hirigintza eta Mugikortasuneko Informazio-batzordearen Irizpena, terrazak eta mahaitxoak jartzea arautzen duen udal Ordenantzaren aldaketa behin betiko onartzeko