Galdakaoko udalbatzak bihar, osteguna, ekainak 16, 9:00etan hasita, ohiko osoko bilkura izango du. Bilera hau aurrez aurre egingo da Udaletxeko Osoko Bilkuren Aretoan eta zuzenean emango da udalaren Youtubeko kanalean, esteka honen bidez:
🔴 https://www.youtube.com/c/GaldakaokoUdala/live
Jendea bertaratu ahal izango da edukiera bete arte.
Aztergaiak:
I. EBAZPEN ZATIA
1.- Isabel Brazal Menéndez zinegotziak zin egitea eta karguaz jabetzea, EAJ-PNV Udal Taldearen eskutik..
2.- 4337/2021 Esp.: Gizarte politiken Informazio-batzordearen Irizpena, Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuaren (ELZ) kontratua esleitzeko.
3.- 4594/2021 Esp.: Hirigintza eta Mugikortasuneko Informazio-batzordearen Irizpena, Galdakaoko udalerriko hiri-garbiketa, pintadak eta kartelak kentzea, estolderia-sare orokorra garbitzea eta saneamendua, arratoi-garbiketa, desinfekzioa eta intsektuak hiltzea kontratatzeko espedientea onartzeko.
4.- 4666/2020 Esp.: Hirigintza eta Mugikortasuneko Informazio-batzordearen Irizpena, UE-UR-2 eremuko Hiri Antolamenduko Plan Bereziaren testu bategina behin betiko onartzeko.
5.- 2701/2022 Esp.: Hirigintza eta Mugikortasuneko Informazio-batzordearen Irizpena, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Galdakaoko Udalaren arteko lankidetza-hitzarmena onartzeko, udal-hondakinak tratatzeko zerbitzua emateko.
6.- 1156/2022 Esp.: Hirigintza eta Mugikortasuneko Informazio-batzordearen Irizpena, terrazak eta mahaitxoak jartzea arautzen duen udal Ordenantzaren aldaketa behin betiko onartzeko