Galdakaoko udalbatzak bihar, osteguna, urtarrilak 27, 18:00etan hasita, urte honetako lehen ohiko osoko bilkura izango du. Bilera hau aurrez aurre egingo da Udaletxeko Osoko Bilkuren Aretoan eta zuzenean emango da udalaren Youtubeko kanalean, esteka honen bidez:
🔴 https://www.youtube.com/c/GaldakaokoUdala/live
Aztergaiak:
I. EBAZPEN ZATIA
1.- 2021eko abenduaren 23ko Osoko bilkuraren aktaren onespena, hala badagokio.
2.- 4207/2020 Esp.: Udal Lurralde Antolaketako Batzorde Bereziaren irizpena, Galdakaoko lurraldearen zati bat segregatzeko memoria onartzeari buruzkoa, udalerri independente berri bat eratzeko (Usansolo).
3.- 4207/2020 Esp.: Udal Lurralde Antolaketako Batzorde Bereziaren irizpena, Galdakaoko udalerriko auzo jakin batzuetan kontsulta-prozesu bat irekitzeari buruzkoa, Usansolo Galdakaoko udalerritik segregatzeari dagokionez, ETELen 81. artikuluan aurreikusitako kontsulta sektorialaren eta lurralde-eremu mugatuaren modalitatean.
4.- 5123/2021 Esp.: Hirigintza eta Mugikortasuneko Informazio-batzordearen Irizpena, Galdakaoko HAPOko UE-CR-19 eremuan 60 zuzkidura-bizitoki eraikitzeko proiektua idazteko eta obrak gauzatzeko kontratazio-espedientea onartzeko.
5.- 5819/2021 Esp.: Ogasun eta Barne Erregimeneko Informazio-batzordearen Irizpena, Galdakaoko Udaleko Kontziliazio Plana.
6.- 118/2022 Esp.: Ogasun eta Barne Erregimeneko Informazio-batzordearen Irizpena, Hiri Lurren Balio Gehikuntzaren gaineko Zerga arautzen duen 4. Ordenantza Fiskala aldatzeko.
II. KUDEAKETAREN KONTROLA ETA JARRAIPENA UDALBATZAREN ALDETIK
7.- 24/2022 Esp.: 2021eko aurrekontuaren laugarren hiruhilekoaren aurrekontuaren gauzatze-mailari buruzko txostenaren berri ematea.
8.- 100/2022Esp.: 2021eko laugarren hiruhilekoaren berankortasuna eta hornitzaileei ordaintzeko batez-besteko epeari buruzko txostenaren berri ematea.
9.- 1550/2021 Esp.: 2020an Erakunde autonomoei egindako Auditoretza-txostenaren berri ematea.
10.- 2021eko abenduaren 16tik 2022ko urtarrilaren 18ra arte emandako Alkatetza-dekretuen eta Zinegotzi delegatuen Ebazpenen kontu ematea.
11.- Galderak eta eskaerak