Igo
  • 2021/11/24

Ostegunean Galdakaoko Udalak egingo duen ohiko osoko bilkuraren gai zerrenda (2021-11-25)


Galdakaoko udalbatzak bihar, osteguna, azaroak 25, 18:00etan hasita, hile honetako ohiko bilkura izango du. Bilera hau aurrez aurre egingo da Udaletxeko Osoko Bilkuren Aretoan eta zuzenean emango da udalaren Youtubeko kanalean, esteka honen bidez:



Aztergaiak:

I. EBAZPEN ZATIA:

1.- 2021eko urriaren 28ko eta azaroaren 3ko Osoko bilkuren akten onespena, hala badagokio.

2.- EH Bildu udal taldearen mozioa, interes publiko goreneko proiektuen erregulazio berriari buruzkoa.

3.- 4654/2021 Esp. Ogasun eta Barne Erregimeneko Informazio-batzordearen Irizpena, ekitaldi itxietako gastuen bajari buruzkoa.

4.- 4699/2021 Esp. Ogasun eta Barne Erregimeneko Informazio-batzordearen Irizpena, kreditu aitorpen estrajudizialari buruzkoa.

5.- 4894/2021 Esp. Ogasun eta Barne Erregimeneko Informazio-batzordearen Irizpena, aurrekontu-plangintzari buruzkoa. 2021-2024 konpromiso kredituak..

6.- 5133/2021 Esp. Ogasun eta Barne Erregimeneko Informazio-batzordearen Irizpena, aurrekontu-plangintza. 2022-2023ko kredituen konpromisoa.

7.- 2350/2021 Esp. Hirigintza eta Mugikortasuneko Informazio-batzordearen Irizpena, UE-CR-19 plan bereziaren behin betiko onarpenari buruzkoa.

8.- 618/2021 Esp. Hirigintza eta Mugikortasuneko Informazio-batzordearen Irizpena, espazio publikoak, hiri-altzariak eta zentro publikoak zaintzeko zerbitzuaren kontratua esleitzeari buruzkoa.

9.- 2636/2021 Esp. Herritarrak-Alkatetza Informazio-batzordearen Irizpena, bideoakten sistema txertatzeko UAO aldatzeari buruzkoa.

10.- Adierazpen instituzionala, azaroak 25, emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko egunari buruzkoa.

II. KUDEAKETAREN KONTROLA ETA JARRAIPENA UDALBATZAREN ALDETIK

11.- 2021eko urriaren 20tik  2021eko azaroaren 16ra arte emandako Alkatetza-dekretuen eta Zinegotzi delegatuen Ebazpenen kontu ematea.

12.- Galderak eta eskaerak