Galdakaoko udalbatzak bihar, osteguna, maiatzak 26, 18:00etan hasita, maiatzeko ohiko osoko bilkura izango du. Bilera hau aurrez aurre egingo da Udaletxeko Osoko Bilkuren Aretoan eta zuzenean emango da udalaren Youtubeko kanalean, esteka honen bidez:
🔴 https://www.youtube.com/c/GaldakaokoUdala/live
Jendea bertaratu ahal izango da edukiera bete arte.
Aztergaiak:
I. EBAZPEN ZATIA
1.- 2484/2022 Esp.: Ogasun eta Barne Erregimeneko Informazio-batzordearen Irizpena, Musika Eskolako lanpostuen zerrenda (LPZ) aldatzeari buruzkoa.
2.- 2379/2021 Esp.: Ogasun eta Barne Erregimeneko Informazio-batzordearen Irizpena, Transferentzien eranskinaren 2. aldaketari buruzkoa.
3.- 2110/2022 Esp.: Ogasun eta Barne Erregimeneko Informazio-batzordearen Irizpena, kredituen judizioz kanpoko aitorpenari buruzkoa.
4.- 1654/2022 Esp.: Hirigintza eta Mugikortasuneko Informazio-batzordearen Irizpena, papera eta kartoia biltzeko eta garraiatzeko zerbitzua eta hiri-hondakin solidoak zabortegi kontrolatura eramateko zerbitzua urtebetez luzatzeko.
5.- 944/2022 Esp.: Hirigintza eta Mugikortasuneko Informazio-batzordearen Irizpena Itzagako S-IZ1 sektoreko SZI-W.2 lurzatiaren xehetasun-azterlanaren aldaketa behin betiko onartzeko.
6.- PSE-EE udal taldearen mozioa, homofobia, transfobia eta bifobiaren aurkako Nazioarteko Eguna dela-eta.
II. KUDEAKETAREN KONTROLA ETA JARRAIPENA UDALBATZAREN ALDETIK
7.- 2326/2022 Esp. 2022ko aurrekontuaren 8. kreditu-aldaketaren berri ematea.
8.- 548/2022 Esp. 2022ko lehen hiruhilekoko Arkeo-Akten jaulkipenaren berri ematea.
9.- 1966/2022 Esp. 2022ko lehen hiruhilekoko Ordainketa eta Berankortasunaren Erdi-mailako Aldiaren berri ematea.
10.- 5454/2021 Esp.: 2022ko Diruzaintzaren Planaren berri ematea.
11.- 2022ko maiatzaren 4tik 17ra arte emandako Alkatetza-dekretuen eta Zinegotzi delegatuen Ebazpenen kontu ematea.
12.- Galderak eta eskaerak