Igo
  • 2022/06/29

Ostegunean Galdakaoko Udalak egingo duen ekaineko ohiko osoko bilkuraren gai zerrenda (2022-06-30)

Galdakaoko udalbatzak bihar, osteguna, ekainak 30, 18:00etan hasita, ekaineko ohiko osoko bilkura izango du. Bilera hau aurrez aurre egingo da Udaletxeko Osoko Bilkuren Aretoan eta zuzenean emango da udalaren Youtubeko kanalean, esteka honen bidez:

🔴 https://www.youtube.com/c/GaldakaokoUdala/live

Jendea bertaratu ahal izango da edukiera bete arte.

Aztergaiak:

I EBAZPEN ZATIA 
1.- 2022ko maiatzaren 12 eta 26ko Osoko bilkuraren akten onespena, hala badagokio.

2.- 401/2022 Esp.: Ogasun eta Barne Erregimeneko Informazio-batzordearen Irizpena, 2021eko ekitaldiko talde politikoei emandako dirulaguntzen justifikazioa onartzeari buruzkoa.  

3.- 2379/2021 Esp.: Ogasun eta Barne Erregimeneko Informazio-batzordearen Irizpena, Transferentzien eranskinaren 3. aldaketari buruzkoa.  

4.- 1343/2022 Esp.: Ogasun eta Barne Erregimeneko Informazio-batzordearen Irizpena, 2021eko ekitaldiko Kontu Orokorra behin betiko onartzeari buruzkoa. 

5.- 5123/2021 Esp.: Hirigintza eta Mugikortasuneko Informazio-batzordearen Irizpena, UE-CR-19 unitatean 60 zuzkidura-bizitoki eraikitzeko proiektua idazteko eta obrak gauzatzeko kontratua esleitzeko. 

6.- Adierazpen instituzionala: Ekainak 28 LGTBI Harrotasunaren Nazioarteko Eguna

II. KUDEAKETAREN KONTROLA ETA JARRAIPENA UDALBATZAREN ALDETIK

7.- 2361/2021 Esp. 2022ko aurrekontuaren 8. kreditu-aldaketaren berri ematea.

8.- Alkatetza-dekretu hauen berri ematea:
- 2022-1224 Dekretua, Ondarearen arloko delegazioari uko egitea. 
- 2022-1356 Dekretua, 2023ko Galdakaoko Jai-eguna.

9.- 2022ko maiatzaren 18tik ekainaren 17ra arte emandako Alkatetza-dekretuen eta Zinegotzi delegatuen Ebazpenen kontu ematea.

10.- Galderak eta eskaerak