Igo
  • 2022/05/11

Ostegunean Galdakaoko Udalak egingo duen apirileko ohiko osoko bilkuraren gai zerrenda (2022-05-12)

Galdakaoko udalbatzak bihar, osteguna, maiatzak  12, 18:00etan hasita, apirileko ohiko osoko bilkura izango du. Bilera hau aurrez aurre egingo da Udaletxeko Osoko Bilkuren Aretoan eta zuzenean emango da udalaren Youtubeko kanalean, esteka honen bidez:

🔴 https://www.youtube.com/c/GaldakaokoUdala/live

Jendea bertaratu ahal izango da edukiera bete arte.

Aztergaiak:
 
I. EBAZPEN ZATIA 

1.- 2022ko martxoaren 31ko Osoko bilkuraren aktaren onespena, hala badagokio.

2.- 1968/2022 Esp.: Ogasun eta Barne Erregimeneko Informazio-batzordearen Irizpena, Udal aurrekontu-kredituen zazpigarren aldaketari buruzkoa.

3.- 1532/2022 Esp.: Ogasun eta Barne Erregimeneko Informazio-batzordearen Irizpena, kredituen judizioz kanpoko aitorpenari buruzkoa. 

4.- 2220/2022 Esp.: Ogasun eta Barne Erregimeneko Informazio-batzordearen Irizpena, Gorozibaiko 2022-2024 kredituen konpromisoari buruzkoa.

5.- 2158/2022 Esp.: Ogasun eta Barne Erregimeneko Informazio-batzordearen irizpena, Udal euskaltegia erakunde autonomoa Galdakaoko Udalaren Kontziliazio Planarekin bat egiteari buruzkoa.

6.- 1865/2022 Esp.: Hirigintza eta Mugikortasuneko Informazio-batzordearen Irizpena, Gorozibaiko UE-GO-3 unitateari dagozkion lurrak erosteko transakzio- eta desjabetze-hitzarmena onartzeko.

7.- 1157/2022 Esp.: Hirigintza eta Mugikortasuneko Informazio-batzordearen Irizpena, espaloi publikoen gaineko pasabide-eskubidea erreserbatzeko eraikuntzari buruzko ordenantza aldatzeko.
 

II. KUDEAKETAREN KONTROLA ETA JARRAIPENA UDALBATZAREN ALDETIK

8.- 1347/2022 Esp. 2022ko aurrekontuaren 3. kreditu-aldaketaren berri ematea.

9.- 1384/2022 Esp. 2022ko aurrekontuaren 4. kreditu-aldaketaren berri ematea.

10.- 1417/2022 Esp. 2022ko 1. hiruhilabeteko aurrekontuaren exekuzio mailaren berri ematea.

11.- 1691/2022 Esp.: 2022ko aurrekontuaren 5. kreditu-aldaketaren berri ematea.

12.- 1984/2022 Esp.: 2022ko aurrekontuaren 6. kreditu-aldaketaren berri ematea.

13.- Alkatetza-dekretu hauen berri ematea:

  • 2022-0703 Dekretua, Cesparen izena aldatzeko arrazoia hartzekoa, Prezero España, S.A. jarriz (Esp.: 4456/2019).
  • 2022-0734 Dekretua, Cesparen izena aldatzeko arrazoia hartzekoa, Prezero España, S.A. jarriz (Esp.: 1654/2022).

14.- 2022ko martxoaren 23tik 2022ko maiatzaren 3ra arte emandako Alkatetza-dekretuen eta Zinegotzi delegatuen Ebazpenen kontu ematea.

15.- Galderak eta eskaerak 

16.- Fernando Izaguirre García, EAJ-PNV udal taldeko zinegotziak karguari uko egin diola jakinaraztea.