Galdakaoko udalbatzak bihar, osteguna, maiatzak 12, 18:00etan hasita, apirileko ohiko osoko bilkura izango du. Bilera hau aurrez aurre egingo da Udaletxeko Osoko Bilkuren Aretoan eta zuzenean emango da udalaren Youtubeko kanalean, esteka honen bidez:
🔴 https://www.youtube.com/c/GaldakaokoUdala/live
Jendea bertaratu ahal izango da edukiera bete arte.
Aztergaiak:
I. EBAZPEN ZATIA
1.- 2022ko martxoaren 31ko Osoko bilkuraren aktaren onespena, hala badagokio.
2.- 1968/2022 Esp.: Ogasun eta Barne Erregimeneko Informazio-batzordearen Irizpena, Udal aurrekontu-kredituen zazpigarren aldaketari buruzkoa.
3.- 1532/2022 Esp.: Ogasun eta Barne Erregimeneko Informazio-batzordearen Irizpena, kredituen judizioz kanpoko aitorpenari buruzkoa.
4.- 2220/2022 Esp.: Ogasun eta Barne Erregimeneko Informazio-batzordearen Irizpena, Gorozibaiko 2022-2024 kredituen konpromisoari buruzkoa.
5.- 2158/2022 Esp.: Ogasun eta Barne Erregimeneko Informazio-batzordearen irizpena, Udal euskaltegia erakunde autonomoa Galdakaoko Udalaren Kontziliazio Planarekin bat egiteari buruzkoa.
6.- 1865/2022 Esp.: Hirigintza eta Mugikortasuneko Informazio-batzordearen Irizpena, Gorozibaiko UE-GO-3 unitateari dagozkion lurrak erosteko transakzio- eta desjabetze-hitzarmena onartzeko.
7.- 1157/2022 Esp.: Hirigintza eta Mugikortasuneko Informazio-batzordearen Irizpena, espaloi publikoen gaineko pasabide-eskubidea erreserbatzeko eraikuntzari buruzko ordenantza aldatzeko.
II. KUDEAKETAREN KONTROLA ETA JARRAIPENA UDALBATZAREN ALDETIK
8.- 1347/2022 Esp. 2022ko aurrekontuaren 3. kreditu-aldaketaren berri ematea.
9.- 1384/2022 Esp. 2022ko aurrekontuaren 4. kreditu-aldaketaren berri ematea.
10.- 1417/2022 Esp. 2022ko 1. hiruhilabeteko aurrekontuaren exekuzio mailaren berri ematea.
11.- 1691/2022 Esp.: 2022ko aurrekontuaren 5. kreditu-aldaketaren berri ematea.
12.- 1984/2022 Esp.: 2022ko aurrekontuaren 6. kreditu-aldaketaren berri ematea.
13.- Alkatetza-dekretu hauen berri ematea:
14.- 2022ko martxoaren 23tik 2022ko maiatzaren 3ra arte emandako Alkatetza-dekretuen eta Zinegotzi delegatuen Ebazpenen kontu ematea.
15.- Galderak eta eskaerak
16.- Fernando Izaguirre García, EAJ-PNV udal taldeko zinegotziak karguari uko egin diola jakinaraztea.