Igo
  • 2019/07/10

Ostegun honetan ur-puzgarriak egongo dira Galdakaoko Elexaldeko igerilekuetan

Galdakaok, ostegun honetan, ur-puzgarriekin jardunaldi bat antolatu du Elexaldeko igerilekuetan.


16:00etatik 18:30etara izango da, eta Udalak gogoratu nahi du ur-puzgarriak erabiltzeko 4 urtetik 18ra arteko adina izan beharko dutela ume eta gaztetxoek (4 urtetik 7ra, heldu batek lagunduta).


Puzgarriak erabiltzeko baldintza igeri egiten jakitea da, baina pasabidea heldu batek lagunduta 7 urtetik beherako adingabeek erabili ahal izango dute ere (instalazioaren erregelamenduari jarraituz).Salbuespen gisa, mahukak erabili ahal izango dira.


Nahiz eta jarduera hau ostegun honetarako, uztailak 11, aurreikusita egon, baldintza meteorologikoak txarrak izanezkero data hau atzeratu daiteke.


Udal-igerilekuetako erabiltzaileek doan ibili ahalko dute puzgarrietan.