Igo
  • 2021/06/01

Ostalaritza eta kultur ikuskizunak gauerdira arte luzatu ahal izango dira asteazkenetik aurrera

Bihar, asteazkena, ekainaren 2an, Lehendakariaren 26/2021 Dekretua sartuko da indarrean. Dekretu horren bidez, besteak beste, ixteko ordutegia 24:00ak arte luzatuko da aisialdiko eta ostalaritzako establezimenduetarako. Gainera, kultura ikuskizunak ordu horretara arte luzatu ahal izango dira.

Atzo LABIren Aholku Batzordearen bileran hartutako erabakien eta dekretu hori gaur EHAA buletinean argitaratu ondoren, bihartik aurrera murrizketa horiek malgutu egingo dira, aire zabaleko jarduerekin zerikusia duten beste batzuekin batera.

Hurrengo gauerditik aurrera aldatuko diren neurri murriztaileak honako hauek izango dira:

✅ Merkataritza, gizarte eta kultura jarduera guztietarako ezarrita dagoen itxiera muga 24:00ak arte luzatuko da (orain arte baino 2 ordu gehiago).

✅ Haur eta gazteentzako hezkuntza-aisialdiko jarduerak antolatzen dituzten talde egonkorretako pertsonen gehieneko kopurua 10 pertsonara handitzen da.

✅ Museo eta erakusketa aretoetan, natura-turismoan, eta aisialdiko eta turismoko zentroetan, aire zabalean egiten diren bisitetan, taldeak gehienez ere 10 pertsonara artekoak izango dira.

✅- Kendu egiten dira aire zabalean kirola egiteko ezarrita zeuden pertsona taldeei jarritako mugak.

✅ Edozein motatako garraio publikoek 24:00etara luzatu ahal izango dute irteerako gehieneko ordutegia.

Dekretu osoa esteka honetan kontsulta daiteke:


Galdakaoko Udalak beste behin ere erantzukizunez eta zuhurtziaz jokatzeko eskatu die herritarrei, bai eta babes neurriak ez lasaitzeko ere, guztion artean zaintzen jarraitzeko.