Igo
  • 2022/01/14

Ostalaritza Eskolako ikasleek Julen Bazekin eta Jose Miguel Olazabalagarekin prestatutako menuak eskainiko dituzte 19 eta 20an

Galdakaoko Ostalaritza modu berezi batean hasiko du urte berria. Ikasleek Masterclass bat jasoko dute bi sukaldari handiren eskutik, eta jatetxeko bezeroak horien lekuko izango dira.


Asteazkenean, hilak 19, Julen Baz izango da, duela gutxi Michelin Izarra (Garena Jatetxea) lortu duena, eta ostegunean, hilak 20, Jose Miguel Olazabalaga ospetsuak (Aizian Jatetxea) hartuko du sukaldaritzako erakustaldiaren protagonismoa.

Zalantzarik gabe, Ostalaritza Eskolako jatetxeko bezeroek aukera paregabea izango dute ikastetxeko ikasleek bi sukaldaritza maisu handiekin batera diseinatu eta egindako menua jateko. 

Julen Bazek honako hau proposatuko du asteazkenean, hilaren 19an:

  • Steak tartar
  • Xangurro-kalabaza
  • Legatza saltsa berdean
  • Tiro-pitxoia
  • Sagarra eta intsausa

Eta, ostegunean, 20an, Jose Miguel Olazabalagak honakoa proposatuko du:

  • Gamba zuriko tartarra itsas triku eta guakamole emultsioarekin
  • Txipiroi tallarinak tintarekin eta kalabaza-ali-oliarekin
  • Behi buztan hezurgabetua pikillo marmeladaren eta hurritz pestoaren gainean
  • Mandarinazko krematsua hainbat ukiturekin

Erreserbak egiteko aukera zabalik dago 944576077 telefonoan.