Igo
  • 2020/05/13

Ostalariek gutun bidez adierazitako babesa eskertzen du udalak

Galdakao eta Usansoloko ostalariek gutuna bidali diote Iñigo Hernando Galdakaoko alkateari, horrenbeste sufritzen ari den ostalaritzako sektorea laguntzeko helburu bakarrarekin beraiekin bildu izana eragiten ari den erasoen aurrean bere babesa adierazteko.


Udalak zinez eskertzen du babes hori eta jasotzen ari den elkartasun adierazpenak, eta etorkizun iluna iragartzen zaien Galdakaoko zein Usansoloko langileei egoera honetatik ateratzen laguntzeko lanean jarraituko duela ziurtatzen du.


Horrenbesteko polemika eragin duen bilerari dagokionez, pare bat gauza gogoratu nahi ditugu soilik: batetik, egoera larri bati irtenbidea emateko helburuz antolatutako lan bilera bat besterik ez zen izan ostalariekin egindakoa, beste herri zein instituzio askotan naturaltasun osoz eta inolako zalapartarik gabe egin direnen antzekoa. Bestetik, segurtasun neurriak zorrotz bete ziren, bai babeserako distantziak mantenduta eta bai maskarak erabilita. Beraz, guzti horrek pentsaraz lezake horrenbesteko kritiken atzean bestelako interes batzuk egon daitezkeela; udal honek parte izan nahi ez duen bestelako interesak.


Beraz, bizi izan dutenarekin harrituta bere babesa publikoki adierazi duen sektore horri esker zintzoak ematea besterik ez dagokigu.


Eskerrik asko. Denon artean lortuko dugu!


USANSOLOKO OSTALARIEN GUTUNA


Hona Usansoloko ostalariek alkateari igorritako gutuna (udalak itzulia ):


❝ Ostalariok eta udaleko ordezkariek joan zen ostegunean Usansolon zu buru zinela egindako bilerak hartu duen oihartzun mediatikoaren aurrean, gure babesa eta eskerrik zintzoenak helarazi nahi dizkizugu.


Oso momentu gogorrak bizi ditugu ostalariek. Egun batetik bestera gure lokalak itxi behar izan genituen eta gure familien euskarri bakar edo nagusirik gabe geratu ginen. Ia bi hilabete daramagu aktibitaterik gabe baina gastuei aurre egin beharrean. Orain aktibitatera itzuli ahalko gara baina etorkizunak zalantzaz beterik jarraitzen du.


Egoera horren aurrean gure egoerari buruz, udalak ostalarien kolektiboarentzat eskainiko dituen laguntzei buruz eta batere argi ez zeuden irekiera baldintzei buruz hitz egiteko Galdakaoko Udalak egin zigun gonbidapena atsegin handiz hartu genuen. Eta, jakina, ez dugu bat egiten eskua luzatu zenigutenen aurka egiten ari diren kritika basatiekin.


Argitu nahi dugu bilerarako deialdia publikoa izan zela eta plaza batean egin zela gure segurtasuna bermatzeko nahikoa distantzia mantendu ahal izateko.


Eskerrik asko berriz ere, eta udalaren babesa izaten jarraituko dugula espero dugu, guztion artean egoera zail honetatik atera ahal izateko.


Begirunez:



  • Toki Eder Taberna

  • Torreondo Jatetxea

  • Bar Txindor

  • Amalur Jatetxea

  • Cafetería Laminak

  • Batzoki Usansolo

  • Garoa

  • La Terraza de Mailer

  • Kuluxka

  • Araburu Golf

  • Uztargi

  • Labea 42

  • Iturritxu

  • La Bodeguita del Vermouth

  • Bar Berrio

  • Taberna Txema

  • Bar Dani

  • Bar Danok

  • Bar Aldatzen❞




GALDAKAOKO OSTALARIEN GUTUNA




❝ Dakizuenez, hainbat komunikabideren aldetik informazio erabat irreal eta alderdikoia ematen ari da, Galdakaoko alkateak Usansoloko ostalariekin egin zuen bileraren harira.

Honen aurrean, Galdakaoko ostalariok ere bat egin gura dugu usansolotarrekin, eta gure babesa erakutsi gura diogu Udalari, lehenengo unetik gure sektorea babesteko eta gure zalantzak argitzeko erakutsi duen borondate onari.

Eskerrik asko!



Sinatzaileak:

. Iluntze.

. Bar Elvi.

. Bar Lorea.

. Mesón Osterri.

. Koska.

. Station Wagon.

. Bar El Arco.

. Sitting Bull.

. Tartalo.

. Bar Quijote.

. Bar Vitori.

. Bar Patxi.

. Bar Torres.

. Bar La rueda.

. Mirabile.

. Bar Paopa.

. Bar Arrien.

. Taberna Geltoki.

. Los amigos.

. Bar Rioja.

. Oñarte Taberna.

. Aterpe.

. Alai.

. Mugarra taberna.

. Sorgiñe.

. Gurutz berria.

. William IV.

. Bar lagunak.

. Eiger.

. Kerrren.

. Bar Gernika.

. Zurrut taberna.

. Euskuba.

. Ganguren.

. Gurea.

. Ziripot.

. Bar Zabalea 14.

. Txakur txiki.

. El Asturiano.

. Dog & fox.

. Dirday.

. Café Goiz-argi.

. Ibil Toki.

. Ecke cafeteria.

. Algar.

. V-Bat.

. Eklipse.

. Bistró 16.

. Bizigarri.

. Salón Zamakoa.

. Baserri barria.

. Herriko taberna.

. Taberna El Inglés.

. Gure toki.

. Bake leku.

. Abegi.

. Igarri.

. Lurberrigane.

. Kai-eder.

. Bar Muguru.

. Olimpia.

. Gildatxo Taberna.

. Jazz-giroa.

. Bar Pabarri.

. Topa.

. Tartalo jatetxea.

. Izaskun Taberna.

. Bar Edurmendi

. Hamaiketako berria.

. Bizkai berria.

. Bizkarra cafeteria.

. Ganbara.

. Aldape.

. Centro Extremeño.

. Arrien barri.

. Atseden.

. Galdakanes.

. Akelarre.

. Petit Komité.

. Bar Martin.❞