Igo
  • 2020/10/24

Osasun sailburuaren agindua COVID19aren bilakaera epidemiologikoari eusteko neurriekin

Urriaren 24an eguneratua

1. Kautela eta babes betebeharrak. "COVID-19aren goranzko joera itzularazteko eta horren eragina ahalik eta gehien gutxitzeko, herritarren parte hartzea ezinbestekoa izango da.


Horretarako, herritar guztiek beharrezko neurriak hartu beharko dituzte COVID-19aren gaixotasuna hedatzeko arriskurik ez sortzeko, bai eta norberak arrisku horiekiko esposizioa saihesteko ere. Kautela eta babes betebehar hori edozein jardueraren titular diren pertsonei ere eskatuko zaie. Era berean, osasun agintariek COVID-19aren prebentziorako ezarritako segurtasun eta higiene neurriak errespetatu beharko dira.


Osasun agintariek COVID-19aren prebentziorako ezarritako segurtasun eta higiene neurriak errespetatzeko betebeharra eragotzi gabe, gomendatzen da edozer talde edo bileratan parte hartzeko gehieneko kopurua sei pertsonakoa izatea, bai espazio publikoetan bai pribatuetan, elkarrekin bizi ziren pertsonen kasuan izan ezik."


2. Establezimenduak, instalazioak eta lokalak. Establezimenduek, instalazioek eta lokalek gehieneko edukiera adierazi beharko dute jendaurrean, eta edukiera horretan langileak ere jasoko dira. Haien barruan edukiera eta pertsonen arteko segurtasun-distantzia errespetatzen direla ziurtatu beharko dute, eta edukiera zenbatzeko eta kontrolatzeko prozedurak ezarri beharko dituzte, inoiz ere gainditu ez dadin.


Hori kontuan hartuta, erabilera publikoko establezimenduak eta tokiak ahalik eta sarrien aireztatu beharko lirateke, eta nolanahi ere, egunean 3 aldiz gutxienez. Debekatuta dago mota guztietako establezimenduetan alkohola saltzea 22:00etatik 08:00etara bitarteko ordutegian.


Hori guztia, ostalaritzako eta jatetxeetako lokalen kasuan izan ezik; horiek irekitzeko eta ixteko ordutegi espezifikoa agindu honetan ezarri da.


3. Beilak eta ehorzketak. Beilak mota guztietako instalazioetan egin ahal izango dira, publiko zein pribatuetan; behar bezala gaituak izan beharko dira, eta, gehienez ere, 30 pertsona izan ahalko dira aire zabaleko guneetan, eta 6 pertsona espazio itxietan, bizikideak izan edo ez. Bertaratuen kopurua txikiagoa bada, ezingo da gainditu baimendutako edukieraren ehuneko 50.


Hildako pertsona bat ehorzteko edo haren errausketa-agurra egiteko segizioan, gehienez ere 30 pertsonak parte hartu ahal izango dute, ekitaldia leku irekian egiten bada. Gainera, hala badagokio, hildakoa agurtzeko hileta-errituak egiteko dagokion konfesioko kultu-ministroak edo antzeko pertsona batek ere parte hartu ahal izango du. Leku itxian egiten bada, gehienez ere 10 pertsona izan ahalko dira, eta pertsonen arteko segurtasun-distantziari eutsiko zaio beti. Kasu guztietan, nahitaezkoa izango da maskara erabiltzea denbora guztian


4. Kultu-lekuak. Kultu-lekuetan ezingo da edukieraren ehuneko 50eko kopurua gainditu, eta, nolanahi ere, erabiltzaileen artean 1,5 metroko distantzia egon beharko da. Kulturako erabiltzen den espazioko ikusteko moduko toki batean erakutsi beharko da gehieneko edukiera


5. Merkatuak. Beren jarduera bide publikoan, aire zabalean edo sedentarioa ez den salmentaren gisan jarduten duten azoken kasuan, -azoka txiki gisa ezagutzen direnak-ezingo dira jarri ohiko edo baimendutako postuen ehuneko berrogeita hamar baino gehiago, aldameneko postuen artean gutxienez 1,5 metroko tartea izan beharko da eta bezeroen joan-etorria mugatuko da, halako moduz non pertsonen arteko segurtasun-distantziari eutsiko baitzaio. Maskara erabiltzea nahitaezkoa izango da, eta pertsonen artean 1,5 metroko segurtasundistantziari eutsiko zaio.


6. Ostalaritzako lokalak eta zerbitzuak, jatetxeak, txokoak eta elkarte gastronomikoak. Barruan baimendutako gehieneko edukieraren % 50eko edukiera baimentzen da, eta mahaien eta, hala badagokio, mahai-multzoen arteko 1,5 metroko distantzia fisikoa ziurtatu beharko da, barruan zein kanpoan. 1,5 metroko distantzia hori mahaietatik edo mahai-multzoetatik gertuen dauden pertsonen artean neurtuko da. Mahai bakoitzeko edo mahai-multzo bakoitzeko gehienezko okupazioa 6 pertsonakoa izango da, barruan zein kanpoan. Horretarako erabiltzen den mahaiak edo mahai-multzoak pertsona kopuruaren araberakoak izan behar dute, eta ahalbidetu behar dute pertsonen arteko gutxieneko segurtasun-distantzia errespetatzea. Puntu honetan adierazitako distantziaren muga ez zaie aplikatuko bizikidetza-unitate bereko kideei.


Kontsumoa eserita egingo da beti. Bezeroen edo bezero-taldeen artean 1,5 metroko distantzia fisikoa mantendu beharko da beti, eta denbora guztian eserita egon beharko dute. Koktelak eta buffetak egin daitezke, gehienez ere 6 laguneko taldeetan. Betiere ziurtatu beharko da bezeroen edo bezero-taldeen arteko segurtasun-tarte egokia mantentzen dela, bai establezimenduaren barruko barran eta mahaietan, bai establezimenduaren kanpoaldean, eta bezero edo bertaratu guztiek eserita egon beharko dute. Puntu honetan adierazitako distantziaren muga ez zaie aplikatuko bizikidetza-unitate bereko kideei. Maskara nahitaez erabili beharko da une oro, kontsumitzeko berariazko unean izan ezik.


Ikuskizunei eta jolas-jarduerei buruz indarrean dauden osasun-jarraibideekin bat etorriz, egungo egoerak eta agindu honen indarraldiak irauten duten bitartean, ez da ordutegiak luzatzeko baimen berririk emango jendaurreko ikuskizunen eta jolas jardueren euskal erregelamenduaren 37. artikuluaren babesean, eta eman direnak ondoriorik gabe utziko dira.


Ostalaritza eta jatetxeetako establezimendu eta zerbitzuek, terrazek barne, 00:00ak baino lehen itxi beharko dute, bezeroz hustu ondoren. Lokala itxita egon beharko da jendearentzat eta ezin izango da berriro ireki 06:00ak baino lehen. Neurri horiek asteko egun guztietan aplikatuko dira, jaiegunak barne.


Aurreko puntuan ezarritako ordutegi-mugak ez zaizkie aplikatuko erregaiak txikizka eta etengabeko zerbitzuan banatzen dituzten zerbitzuguneetako ostalaritza-zerbitzuei. Zerbitzuguneen titularrek bermatuko dute instalazioetako komun- eta ostalaritza-zerbitzuak eskuragarri egongo direla garraio profesionaleko zerbitzuak ematen ari diren pertsonentzat soilik. Zerbitzu horien artean, honako hauek egongo dira: sukaldea duten establezimenduetako catering-zerbitzuak (sukaldea irekita egon ahal izango da); ostalaritzazerbitzuak; edo prestatutako janaria saltzeko makinak. Zerbitzu horietan ezin izango da alkoholdun edaririk saldu, eta ezin izango dute beste zerbitzurik eskaini aurreko puntuan adierazitako ordutegi-mugaren barruan; horrez gain, gehienez ere hamar laguneko edukiera izango dute.


Debekatuta dago txokoetan eta elkarte gastronomikoetan edozer jarduera mota egitea, eta itxita egon beharko dute


7. Kultura-jarduerak eta -ikuskizunak. Kultura-ikuskizunak egin ahal izango dira publikoarekin kirol-gune itxietan edo beste eraikin mota batzuetan, gehienez ere % 50eko edukierarekin, eta gehienez ere 400 pertsonarekin. Instalazioetan pertsonen arteko segurtasun- distantzia mantentzeko beharrezko neurriak ezarri beharko dira, edo, halakorik ezean, babes fisikorako neurri alternatiboak baliatuko dira. Maskara erabiltzea nahitaezkoa izango da, nahiz eta pertsonen arteko segurtasun-distantzia 1,5 metrokoa izan. (Bizikidetza-unitateen kasuan izan ezik, halakoetan ondoz ondoko eserlekuetan eseri ahalko dira eta).


Aire zabaleko kultura-jarduerak eta -ikuskizunak egitea baimentzen da, baimendutako edukieraren % 50eko gehieneko edukiera baimenduarekin, eta gehienez ere 600 pertsonara arte. Pertsonen arteko segurtasun-distantzia mantentzeko beharrezko neurriak ezarri beharko dira, edo, halakorik ezean, babes fisikorako neurri alternatiboak baliatuko dira. Maskara nahitaez erabili beharko da, nahiz eta pertsonen arteko 1,5 metroko segurtasun-distantzia mantendu (bizikidetza-unitateen kasuan izan ezik, halakoetan ondoz ondoko eserlekuetan eseri ahalko dira eta). Ikus-entzuleak eserita egon beharko dira eta aulkia aurrez esleitzea eskatuko da. Artista-taldeei dagokienez, interpreteen arteko interakzioa baimenduta egongo da ikuskizunak irauten duen bitartean.


8. Kirol-instalazioak eta kirol-lehiaketak, -ekitaldiak eta -ikuskizunak egitea. Kirol-instalazioetan, baimenduko den gehieneko edukiera izango da instalazioaren edukiera baimenduaren % 50. Aldagelak eta dutxak erabiltzea baimentzen da, babes-arauak betez eta pertsonen arteko gutxieneko 1,5 metroko distantzia mantenduz. Taldean ematen diren eskoletan, gehienezko parte-hartzaile kopurua 6 lagunekoa izango da talde bakoitzeko, eta eskola ematen den espazioan puntu honetan ezarritako gehieneko edukiera errespetatuko da.


Kirol-lehiaketak, -ekitaldiak eta -ikuskizunak egin daitezke publikoa espazio itxietan dela; espazio horien edukiera baimenduaren % 50eko gehieneko edukiera baimenduko da, eta gehienez ere 400 pertsonara arte izan ahalko dira. Instalazioetan pertsonen arteko segurtasun-distantzia mantentzeko beharrezko neurriak ezarri beharko dira, edo, halakorik ezean, babes fisikorako neurri alternatiboak baliatuko dira. Maskara erabiltzea nahitaezkoa izango da, nahiz eta pertsonen arteko segurtasun-distantzia 1,5 metrokoa izan. (Bizikidetza-unitateen kasuan izan ezik, halakoetan ondoz ondoko eserlekuetan eseri ahalko dira eta). Ikus-entzuleak eserita egon beharko dira eta aulkia aurrez esleitzea eskatuko da.


Kirol-lehiaketak, -ekitaldiak eta -ikuskizunak egin daitezke publikoa aire zabalean dela; espazio horien edukiera baimenduaren % 50eko gehieneko edukiera baimenduko da, eta gehienez ere 600 pertsonara arte izan ahalko dira. Instalazioetan pertsonen arteko segurtasun-distantzia mantentzeko beharrezko neurriak ezarri beharko dira, edo, halakorik ezean, babes fisikorako neurri alternatiboak baliatuko dira. Maskara erabiltzea nahitaezkoa izango da, nahiz eta pertsonen arteko segurtasun-distantzia 1,5 metrokoa izan. (Bizikidetza-unitateen kasuan izan ezik; horiek ondoko eserlekuetan eseri ahalko dira). Ikus-entzuleak eserita egon beharko dira eta aulkia aurrez esleitzea eskatuko da.


Aire libreko kirol-lehiaketak egitean, esaterako, arraunketa, atletismoa, errepideko txirrindularitza, automobil-rallyak eta antzekoak, ekitaldia gauzatuko den espazioa edo ibilbidea aurrez mugatuko da, eta espazio edo ibilbide bakoitzean gehienez ere 600 pertsona baimenduko da. Bertaratzen diren edo parte hartzen duten pertsonen artean 1,5 metroko distantzia fisikoa mantenduko da, eta maskara nahitaez erabili beharko da.


9. Joko eta apustuetarako establezimenduak eta lokalak. Joko eta apustuetarako establezimendu eta lokalek 00: 00ak baino lehen itxi beharko dute. Lokal horiek itxita egon beharko dute jendearentzat, eta ezin izango dira berriro ireki 06:00ak baino lehen. Neurri horiek asteko egun guztietan aplikatuko dira, jaiegunak barne


10. Aire zabaleko jarduera fisikoa. Banaka edo taldeka egin daiteke, kontaktu fisikorik gabe, eta gehienez ere 6 pertsonako taldeetan


11. Eskola-kirola. Aire zabaleko jarduera fisikoa. Bertan behera uzten dira 2007. urtean eta hurrengoetan jaiotako ikasleek parte hartzen duten eskola-kiroleko lehiaketak, hau da, eskola-orduetatik kanpo eta eskolatze-aldian (16 urtera arte) ikastetxeetan, kirol-instalazio publikoetan edo pribatuetan (kirol-klubetan, esaterako) egiten diren kirol-jarduera antolatuak.


12. Aire zabaleko erabilera publikoko parkeak eta kirol-eremuak. Haur-parkeak, kirol-eremuak, patinaje-pistak (skating) edo aire zabaleko erabilera publikoko antzeko espazioak jendearentzat irekita egon ahal izango dira, baldin eta horietan barrutiaren azaleraren espazio konputagarriko 4 metro koadroko pertsona bateko gehieneko edukiera errespetatzen bada. Udalei dagokie espazioa antolatzea, bai eta garbitasun- eta higiene-baldintzak bermatzea ere..


13. Gazteen lonjak eta antzekoak. Debekatuta dago gazte-lokaletan eta antzeko ezaugarriak dituzten lokaletan jarduera oro egitea.


14. Osasungaiztasun-egoerak. Kalean edo espazio publikoetan, ostalaritza-establezimenduetatik kanpo edo antzekoetan, egindako edarien kontsumo kolektiboa edo taldekoa osasungaiztasun-egoeratzat hartuko da Jendaurreko Ikuskizunen eta Jolas Jardueren abenduaren 23ko 10/2015 Legearen 6.f) artikuluan aurreikusitakoaren ondorioetarako..