Igo
  • 2021/07/24

Osasun-larrialdiari buruzko oinarrizko irizpideak, uztailaren 23an eguneratua (galderak eta erantzunak)

Lehendakariaren uztailaren 23ko 35/2021 Dekretua EHAAn argitaratu ondoren, indarrean jarri dira Covid-19-ren hedapena geldiarazteko azken neurriak eta gomendioak.
Oharraren amaieran erantsitako dokumentu honek, ohiko galderen erantzunen zerrenda baten bidez, honako hauen edukia hobeto ulertzen eta interpretatzen lagundu nahi du:
35/2021 Dekretua, uztailaren 23koa, Lehendakariarena, zeinaren bidez bigarren aldiz aldatzen baita honako dekretu hau: 33/2021 Dekretua, uztailaren 7koa, SARSCoV-2k eragindako infekzioen hedapena geldiarazteko prebentzio-neurriak eguneratu eta zehaztekoa.
34/2021 Dekretua, uztailaren 15ekoa, Lehendakariarena, zeinaren bidez aldatzen baita honako dekretu hau: 33/2021 Dekretua, uztailaren 7koa, SARS-CoV-2k eragindako infekzioen hedapena geldiarazteko prebentzio-neurriak eguneratu eta zehaztekoa.
33/2021 Dekretua, uztailaren 7koa, Lehendakariarena, SARS-CoV-2k eragindako infekzioen hedapenari eusteko prebentzio-neurrik eguneratu eta zehaztekoa.
Gainera, neurri garrantzitsuenak biltzen dituen infografia bat ere badu. Hemen deskarga daiteke 👇🏼

Osasun egoerari buruzko galderak eta erantzunak (uztailaren 23an eguneratua)