Igo
  • 2021/09/02

Osasun-larrialdiari buruzko oinarrizko irizpideak, irailaren 1ean eguneratua

Abuztuaren 31n 36/2021 Dekretua, Lehendakariarena argitaratu da zeinaren bidez hirugarren aldiz aldatzen baita uztailako 7ko 33/2021, Lehendakariarena, SARS-CoV-2k eragindako infekzioen hedapena geldiarazteko prebentzio-neurriak eguneratu eta zehaztekoa.


Aldaketak hauek dira:


1. Jarduera guztietan baimendutako gehieneko edukiera %60koa izango da lokal eta instalazio guztientzat, muga espezifiko bat aplikatzen den kasuetan izan ezik.


2. Oro har, edozein motatako gizarte-, kultura- edo kirol-ekitalditarako esparruetan gehienez ere 600 pertsona barnealdeetan eta 800 pertsona kanpoan bildu ahal izango direla ezartzen da. Berariaz:


- 1.600 eta 5.000 pertsona arteko edukiera duten esparruetan, barnealdeetan 800 pertsonako maximoa izango da, eta kanpoan 1.200 pertsonakoa.


- 5.000 pertsonatik gorako edukiera duten esparruetan, gehieneko edukiera ezin izango da ehuneko 30 baino handiagoa izan, betiere prebentzio-neurri orokorrak betez.


Ostalaritza- eta jatetxe-establezimenduetan, edukieraren ehuneko 50 ezartzen da barrualdetan. Zerbitzuaren antolaketa, barnealdeetan zein terrazetan, gehienez zortzi lagunekoa izan daiteke mahai bakoitzeko edo mahai talde bakoitzeko, bizikideen kasuan izan ezik. Barran edo zutik kontsumitzeko debekuari eusten zaio, barruan zein kanpoan.


Arau horiek berberak aplikatuko zaizkie joko-lokalei eta txokoei edo elkarte gastronomikoei.


Indarrean jarraituko du merkataritza-, gizarte- eta kultura-jarduera guztiak goizeko ordu batean ixteko muga-ordutegiak.


Indarrean jarraituko du III. eta IV. taldeetan sailkatutako gazte-lokalen eta gaueko aisialdiko establezimenduen itxierak.


Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren abuztuaren 3ko autoaren arabera, zuzendu egiten da hondartzetako eta igerilekuetako joan-etorrietan eta ibilaldietan maskarak erabiltzeari buruzko atala. Hau da, nahitaezkoa izango da maskara erabiltzea pertsonen artean 1,5 metroko gutxieneko distantzia etengabe mantentzea ezinezkoa denean.


Dekretu hau 2021eko irailaren 1eko 00:00etan jarri da indarrean.