Igo
  • 2019/12/05

On Kafe tabernak irabazi du Pintxo Lanperna saria

Lau sari eta hiru saridun utzi ditu aurtengo Pintxo Lanperna txapelketak: On Kafe, William IV eta Sorgiņe tabernak. Epaimahai teknikoaren sari nagusia On Kafek eraman du, baina zuten kalitateagatik merezi zutela eta, beste bi taberna ere saritu dituzte: William IV tabernari bigarren saria eman dio epaimahai adituak, eta Sorgiņeri, hirugarrena. Epaimahai herritarraren saria ere Sorgiņek jaso du.


Perretxikoaren protagonismoa, pintxoaren aukezpena, zerbitzarien profesionaltasuna, zaporea eta bideragarritasun ekonomikoa baloratu ditu epaimahai profesionalak sariak banatzerakoan. Herritarrek, gustokoen izan dutenaren aldeko botoa eman dute. 13 tabernek parte hartu dute lehiaketan.


Asteazken arratsaldean egin zen sari banaketa ostalaritza eskolan eta Galdakaoko alkateaz gain, sustapen ekonomikorako zinegotzia, eta Hezkuntza Saileko, Dendari Elkarteko eta Galdakaoko Ostalaritza Eskolako ordezkari bana aritu ziren sari banaketan.