Igo
  • 2020/12/23

Olabarriko zubiari babesa jarri dio Udalak, istripuak saihesteko

Galdakaoko zenbait pasabide hondatuta daude urteetako utzikieriaren ondorioz, eta, arriskuak saiheste aldera, neurriak hartzen ari da Udala. Urretako pasabidea eraitsi zuen lehenik, hondatutako eraikinak eragin zitzakeen istripuak saihesteaz gain herriko gune ilun bat ezabatzeko.


Beste arrisku eremu batean hartu ditu neurriak orain: Olabarriko zubian. Duela gutxi eraikinaren zati bat errepidera jausi zen, eta horrek agerian utzi zuen arriskua. Horren aurrean, babesa jarri dio Udalak zubiari.