Bilatzailea:

Hasiera |

Berriak

Berriak

Oinarrizko irizpideen eguneraketa osasun-larrialdiko egoera amaitu ondoren (urriaren 7an eguneratua)

Beste batzuk   2021/10/07

Gaur, urriak 7, argitaratu da 39/2021 DEKRETUA, urriaren 6koa, Lehendakariarena, COVID-19aren pandemiaren ondoriozko osasun-larrialdiko egoera Euskadin amaitu dela adierazten duena eta normaltasun berri batean sartzeko neurriak zehazten dituena.
Hala ere, urriaren 7an argitaratu da 2021eko urriaren 6ko AGINDUA, Osasuneko sailburuarena, lehendakariak larrialdi-egoera amaitu dela adierazi ondoren, normaltasun berrian COVID-19ak eragindako osasun-krisiari aurre egiteko beharrezkoak diren prebentzio neurriei buruzkoa.
NEURRI OROKORRAK ETA PREBENTZIO-NEURRIAK
Maskararen erabilera
Sei urtetik gorako pertsonek nahitaez erabili beharko dute maskara erabilera publikoko edo jendearentzat irekita dagoen edozein espazio itxian.
Aire zabaleko guneetan nahitaez erabili beharko da, betiere pertsonen artean gutxienez 1,5 metroko distantzia mantendu ezin bada, bizikide taldeak izan ezik. Ondorioz, maskara erabiltzea derrigorrezkoa izango da pilaketak izaten dituzten hiri-ingurune guztietan.
Ingurune naturalean ez da maskararik erabili beharko, betiere pilaketarik edo metaketarik ez badago elkarrekin bizi ez diren beste pertsona batzuekin.
Ostalaritzako establezimendu eta zerbitzuetan, bai eta jatetxeetan ere, maskara erabiltzeko betebeharra elikagaiak edo edariak hartzen direnean bakarrik etengo da. Bestela, beti erabili behar da, bai barrualdean, bai terrazetan.
Edozein kirol-jardueratan ez da maskara erabili beharko espazio naturalean, oinezkorik gabeko hiri-ingurune periferikoetan, igerilekuetan bainua hartzerakoan, taldeen arteko kirollehiaketetan (entrenamenduak barne) eta kanpoko jarduera fisiko biziko ezohiko uneetan.
Hondartzetan eta igerilekuetako kanpoaldeko guneetan, ez da beharrezkoa izango maskara erabiltzea, baldin eta erabiltzaileen arteko segurtasun-tartea errespetatu badaiteke.
Nahitaezkoa eta ezinbestekoa da 6 urtetik gorakoentzako maskarak erabiltzea edozein bidaiari-garraiobide erabiltzen dutenean, hain zuzen ere, bidaiaren hasieratik bidaia amiatu arteko tarte osoan, legezko salbuespen-kasuetan izan ezik. Garraio pribatuan ez da beharrezkoa izango maskara erabiltzea, baldin eta bidaiariak etxebizitza berean bizi badira.
Ordutegiak
Jarduera komertzial, sozial eta kulturalak ixteko eta irekitzeko ordutegia egokitu egingo da arlo horretan aplikagarria den ordutegien ohiko erregulaziora.
Edukiera
Baimendutako gehieneko edukiera % 100ean berrezartzen da lokal eta instalazio guztietarako. 5.000 pertsonatik gorako edukiera duten esparru itxiak salbuesten dira, horietan baimendutako gehieneko edukiera % 80koa izango da.
Dekretu hau gaur, 2021eko urriaren 7an, jarri da indarrean.
Jarraian, neurri horien interpretazioari buruz sor daitezkeen zalantzen erantzunak partekatzen ditugu 👇🏼

Covid-19ren aurkako neurriei buruzko ohiko galderak