Igo
  • 2021/12/29

Oinarrizko irizpideen eguneraketa Labiren azken bileraren ondoren (abenduaren 28an eguneratua)

Atzo, abenduaren 28an, 51/2021 DEKRETUA argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, zeinaren bidez prebentzio-neurri espezifikoak zehazten baitira, osasun-larrialdiko egoeraren deklarazioaren esparruan, egoera epidemiologikoaren bilakaeraren ondorioz eta SARS-CoV-2k eragindako infekzioen hedapena geldiarazteko.

Dekretu honen bidez, gaur indarrean sartu diren eta 2022ko urtarrilaren 28ra arte iraungo duten ondorengo neurri hauek onartu dira:

1.– 2022ko urtarrilaren 28ra arte, beranduenera 01:00ean itxiko dira merkataritza-, gizarte- eta kultura-jarduera guztiak, bai eta ostalaritza- eta jatetxe-establezimendu eta antzekoak ere. Beren jarduerarako arauz ezarritakoaren arabera lehenago itxi behar duten establezimenduak eta tokiak dagokien araudian ezarritako orduan itxiko dira.

Lurralde historikoak baino eremu txikiagoko garraio publikoei abiatzeko azken ordu hau ezarriko zaie: 02:00.

2.– Oro har, 2022ko urtarrilaren 28ra arte, % 60ko edukiera-muga ezartzen da mota guztietako establezimendu eta barrualdeko esparruetan.

3.– Gainera, ekitaldien esparruan, aldi bererako honako edukiera-muga hauek ezartzen dira:

– Gizarte-, kultura- edo kirol-ekitaldietarako esparruetan, gehienez ere 600 pertsona bildu ahal izango dira barrualdean, eta 800 kanpoaldean.

– 1.600 eta 5.000 pertsona arteko edukiera duten esparruetan, gehieneko kopurua 800 pertsonakoa da barrualdean, eta 1.200 pertsonakoa kanpoaldean.

– 5.000 pertsonatik gorako edukiera duten esparruetan, gehieneko aforoa % 50ekoa izango da; horrek ezertan galarazi gabe estatu osorako ezarritako beste muga bat aplikatu behar izatea.

4.– Ostalaritza- eta jatetxe-establezimenduetan, diskoteketan eta gaueko aisialdiko gainerako establezimenduetan, debekatu egiten da zutik kontsumitzea, eta mahai bakoitzeko edo mahai-multzo bakoitzeko bezero-taldeak gehienez ere 10 lagunera mugatzen dira, bai barrualdean bai terrazetan. Era berean, mahaien edo mahai-multzoen arteko distantzia gutxienez 1,5 metrokoa izango da.

Ostalaritza-establezimenduei aplikatzen zaien araubide bera aplikatuko zaie txokoei, gazte-lokalei edo elkarte gastronomikoei.

5.– Aldi bererako, hau zehazten da: barruko instalazioetako kirol-jarduera 10 pertsona arteko taldeetan egituratu beharko da; aldagelen erabilera % 50eko okupaziora mugatuko da; eta dutxak banaka erabiliko dira, edo pertsonen artean bi metroko distantzia gorde beharko da.

6.– 2022ko urtarrilaren 1ean eta 6an, merkataritza-establezimendu guztiak eta ostalaritza- eta jatetxe-establezimendu eta -zerbitzu guztiak ezin izango dira 08:00ak baino lehen ireki jendearentzat.

Muga horretatik salbuetsita daude gasolindegiak, zerbitzuguneak eta farmaziak, bai eta hoteletako eta bestelako ostatuetako gosari-zerbitzua ere.

7.– Hau gomendatzen da: 2021eko abenduaren 31tik 2022ko urtarrilaren 1era bitartean eta 2022ko urtarrilaren 5etik 6ra bitartean, Gabonetako bazkariak eta afariak ospatzeko familia-topaketetan hamar pertsona baino gehiago ez biltzea, eta gehienez ere bi familia-unitate elkartzea.

Era berean, gomendatzen da horien osaera ez aldatzea egingo diren ospakizunetan, eta betiere arreta berezia izatea COVID-19 birusaren aurrean kalteberatasun-egoeran dauden pertsonekin.


✅Udaltzaingoak egin duen irizpideen laburpena 👇

Eguneratu diren irizpideen laburpena