Igo
  • 2018/10/05

Nora bota hondakin “atipikoak”? Garbikerrek zerrenda zabala prestau dau kasu bakotxean zer egin kontsultau ahal izateko

Ohikoak ez diran hondakinak (xurgagailuaren poltsa, hortza, kafe-kapsula.) botatzeko zalantzak argitzeko, Bizkaiko Foru Aldundiaren menpe dagoan Garbiker enpresa publikoak hondakinen zerrenda bat sortu dau, bakoitxaren fitxa teknikoa eta deskribapenagaz, zelan birziklatu jakiteko, eta hondakin "atipiko" bategaz zer egin eta zelan kudeatu jakiteko planteatzen dan kasuistika guztiak jasoz.


Hondakinen zerrenda hori HEMEN kontsultau lei.


Bizkaiko hondakinen kudeaketa eboluzionatuz joan da Europako jarraibideetan eta Bizkaiko Foru Aldundiaren Gida-planetatik eratorritako gidalerroetan oinarrituz, gaur eguneko kudeaketa-eredua eraginez.


Funtsezko helburua da herritarrentzat hiri-hondakinen kudeaketarako kalitatezko zerbitzua lortzea eta, kasu guztietan, ingurumenaren babes maila gorenakaz.


Beste alde batetik, Galdakaoko udalak informatzen dau gaur, barikua, berrerabilteko edukiontziaren (zuria) kokapena aldatu dala; lehenago anbulatorioaren aurrean egoan, Bizkai Kalean. Urriaren 5etik hasita, barikua, edukiontzi hori Kolitza kalean dago, 15. zenbakiaren parean, Urreta HI ondoan.