Igo
  • 2020/07/22

“Nire oporrak etxean” lehiaketaren sari banaketa

Udalak, Gazteria arloaren bitartez "Nire oporrak Etxean", haur eta gazteei zuzendutako lehiaketaren sari banaketa burutu du uztailaren 22an Udaletxean. Galdakaoko familiei eta gazteei zuzendutako ekimena zen, Aste Santuko oporraldi ezohikoak ahalik eta modu dibertigarrienean igarotzeko asmoz sortuta.


Bideo edo argazkien bidez, Galdakaoko gazteek eta haurrek duten "ezkutuko talentua" adierazi dute bi kategoriatan: 6 eta 11 urte bitarteko haurrak eta haien familiak, eta 12-15 urte eta 16-18 urte bitarteko gazteak.


Haurren kategorian, etxean bideoak grabatu edo argazkiak atera behar zituzten ekintzaren bat eginez (eskulanak, kantatzea, dantzatzea, idaztea, antzerkia egitea, etab.) eta alderdi hauek baloratu dira: originaltasuna, proposatutako gaiarekin lotura izatea, euskararen presentzia, emakume eta gizonen berdintasunaren aldeko baloreak bultzatzea eta Galdakaoko elementuak kontuan izatea. Maila honetan 5 sari banatu dira, Galdakao Dendari Elkarteari atxikitako saltokietan gastatzeko bonoak.


Umeen kategorian irabazleak honako hauek izan dira: Urko Gutierrez, Ane Askargorta, Nora Lara, Oier Herran eta Itsaso Yurrebaso.


Bestalde, gazteen kategorian, 12 eta 18 urte bitarteko galdakoztarrentzat, epaimahaiak honako hauek baloratu ditu: euskarazko abestiak erabiltzea, originaltasuna, taldeka egitea,  emakume eta gizonen berdintasunaren aldeko baloreak bultzatzea eta Galdakaoko elementuak kontuan izatea. Kasu honetan sari bi banatu dira. Irabazleak Nahia Barreras, Garazi Garcia, Enara Pascual, Nerea Mendia, Ainhize Alvarez, Ane Goiri eta Leire Egileor izan dira (taldeka) eta Amaiur Uriarte Diaz.


Sariak Ibon Garciak, Gazteria Arloko zinegotziak, banatu ditu, oporraldi honetan bertaratu direnean artean.