Igo
  • 2021/10/11

Neguari begira jarrita, herriko loreak aldatuko ditu Udalak; kenduko direnak herritarren artean banatuko ditu asteazken eguerditik

Udaberritik herriari kolorea eman dioten loreak kentzen hasiko dira langileak asteazkenean, neguari begirako landare sendoagoei leku egiteko, eta kendutako landareak herritarren artean banatuko ditu Udalak. Udaletxe aurrean utziko dira lore horiek, asteazken eguerdiko 12:00etatik aurrera, nahi duten herritarrek etxera eraman ditzaten.

Landareak udaberrian eta udazkenean aldatzea ohikoa da, mota bakoitzak baldintza batzuk behar izaten baititu irauteko. Udazkenean sartuta, negurako prestatzeko garaia da, eta asteazkenean ekingo zaio lan horri.

Azken hilabeteetan herrian zehar egon diren landareak kentzen asteazken goizean hasiko dira beharginak. Udaletxe aurrera eramango dituzte, eta herritarren artean banatuko dira 12:00etatik aurrera.

Aldatu beharreko landare guztiak ezingo dira egun bakarrean kendu, eta beraz, ostegunean ere lore gehiago banatuko direla aurreikusten da.