Igo
  • 2020/02/05

Musika banda eta bakarlarien Rockein! lehiaketaren zortzigarren ediziorako izen-emate epea zabalik

Martxan da Rockein! lehiaketa ospetsuaren zortzigarren edizioa: Hego Euskal Herrian sortzen ari diren musika proiektu onenak saritzen dituen lehiaketan izen emateko epea zabalik dago.


Rockein! Basauriko Udalak antolatu du Galdakao, Arrigorriaga eta Laudioko udalen eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin, eta sari garrantzitsuak aurkeztu ditu lehiakideentzako amu gisa: musika alorrean aktiboan dauden profesionalekin material berria grabatzea, produzitzea eta masterizazioa egitea eskaintzen da, eta baita ere Bizkaiko aretorik garrantzitsuenetako batean nahiz MAZ Basauri fastibalean parte hartzeko aukera.


Apirilaren 6ra arte egongo dira zabalik euren proiektuak aurkeztu nahi dituzten musika banden eta bakarlarien izen-emateak, eta ondoren, sektoreko profesionalek osatutako epaimahai batek sei talde finalista hautatuko ditu, Basauriko Sozial Antzokian zuzenean parte har dezaten maiatzaren 22an, ostirala. Zuzenekoen ondoren, lehiaketaren irabazle zein talde izan diren erabakiko du epaimahaiak.


Rockein!-ek aurten eskaintzen dituen sariak honako hauek dira:


Talde irabazlea:


✅ EP profesional bat grabatu, ekoiztu eta masterizatu Bilboko El Tigre Estudioan.


✅ EP-aren diseinua eta 500 kopien edizioa.


✅ Bideoklip profesional bat grabatu eta ekoiztu.


✅ Kontzertua Bizkaiko areto garrantzitsuenetako batean nahiz MAZ Basauri festibalean parte hartzea.


Talde lokal onena:


✅ Kontzertua Bizkaiko areto garrantzitsuenetako batean nahiz MAZ Basauri festibalean parte hartzea.


Euskarazko talderik onena:


✅ Abesti baten grabaketa eta ekoizpena Bilboko El Tigre Estudioan.


✅ Kontzertua Bizkaiko areto garrantzitsuenetako batean nahiz MAZ Basauri festibalean parte hartzea.


Publikoaren saria:


✅ Kontzertua Bizkaiko areto garrantzitsuenetako batean nahiz MAZ Basauri festibalean parte hartzea.


Lehiaketa honi buruzko egunerokotasuna jarraitu daiteke Basauriko Udalaren webgunean (basauri.net) eta sare sozialetan, Facebook (facebook.com/rockein) eta Twitterren (#rockein@rockeinrock).


👇🔗 Informazio gehiago eta lehiaketaren oinarriak erantsitako dokumentuan

Rockein-8edizioa-elebiduna.pdf