Igo
  • 2019/11/16

Munduan zehar bidaiatzeko gonbita dakar Musika Asteak, astelehenetik igandera

Betiko doinuak eta apurtzaileagoak izango dira astelehenetik igandera bitartean Galdakaon; "musika klasiko apur bat eta jazz apur bat", Arantza Zaton Musika Eskolako zuzendariaren hitzetan. Astelehenean hasiko da Musika Astea, eta nota bakoitzarekin hegan egiteko gonbidapena egin du zuzendariak: "Mundutik bidaiatzea bezala izango da, hainbat kulturako musikak entzungo baitira".


Programa aurkezteko egindako agerraldian, Iñigo Hernando alkateak eskerrak eman dizkio Musika Eskolari urteroko astea antolatzeko egiten duen lanagatik eta urtero urtero izaten duen arrakastagatik: "Herriarentzat ohorea da horrelako musika astea izatea herrian".


Sei emanaldi izango dira astelehenean hasi eta igandera arte. Lehen eta azken egunekoak doakoak izango dira eta gainontzeko kontzertuetara joateko hiru euro ordaindu beharko da. Zatonek azaldu duenez, martxa onean doaz salmentak eta aretoa beteta espero du egunero.



Hona egitaraua:


✅Astelehena azaroak 18, 19:30ean. Kamera Hirukotea: "Música transfronteriza". Musika Eskolako aretoan. Doan.


✅;Asteartea, azaroak 19, 19:30ean. Aupa Quartet: "Bidaia prestatzen". Torrezabalen. 3 euro.


✅Asteazkena azaroak 20, 19:30ean. Zugaz Bikotea + Gala Lirikoa. Torrezabalen. 3 euro.


✅;Osteguna azaroak 21, 19:30ean. Jon Urrutia Hirukotea. Torrezabalen. 3 euro.


✅Ostirala azaroak 22, 19:30ean. Unai Insausti eta Itziar Beitia. Torrezabalen. 3 euro.


✅Igandea azaroak 24, 13:00etan. Galdakaoko Da Capo musika banda. Torrezabalen. Doan.