Igo
  • 2019/01/11

Mundu Batek antolatutako Gabonetako Azoka Txikian 2.780 euro batu dira helburu solidarioetarako

Mundu Bat gazte erakunde galdakoztarrak antolatutako Gabonetako Azoka Txikiaren azken edizinoan 2.780 euro batu dira, ondoko helburu solidarioetarako banatuko diranak:


. 2245 euro: Mozanbiken eskola bat eraikitzeko.


. 535 euro: Bidezko merkataritzaren salmenta.


Soberan geratu diran jostailu guztiak Caritas Galdakora eroan dira.


Mundu Bat erakundeak balantzea egiten dau eskerrak emonaz:


. Txandak egin dabezan pertsona guztiei.


. Jostailuak emon dabezan auzokide guztiei.


. Jostailuak itxi dabezan kolektibo guztiei: Usansoloko Merkatua, Arrigorriagako Eskola, Caritas Galdakao, Galdakaoko Ludotekak,.


. Izaskun Tabernar, Gráficas Galdakaori, lonja itxi deuskun familiari, Gorkari,.urtez urte gugaz kolaboratzen dabenak.


. Eta zelan ez, Azoka Txikira hurreratu diran pertsona guztiei.