Igo
  • 2018/12/13

Mundu Bat Alkarteak Gabonetako azoka txikia zabalduko dau abenduaren 20an, Monzabiken proiektu solidario bat bultzatzeko dirua batzeko

Beste urte batez, eta aurreko urteetan izandako arrakastaren ondoren, Mundu Bat alkarteak Gabonetako azoka txikia zabalduko dau beste behin, abenduaren 20an, eguena, herritar guztien artean batutako jostailuakaz, eta beste udalerri batzuetako laguntzagaz.


Aurten batuko dan dirua Mozanbiken eskola bat eregiteko izango da. Azokan bertan proiektuari buruzko informazio zehatzagoa izango da eta bertan boluntarioek dohaintzak egiteko aukera be izango dabe.


. Azoka txikiaren kokalekua. Aurten toki aldaketa dago, Galdakaoko lonja batean, Muguru kalea z.g., (Bizkarra okindegiaren ondoan).


. Azoka txikiaren datak: Abenduaren 20tik, eguena, urtarrilaren 4ra, barikua.


. Ordutegia: 11:00etatik 13:15era eta 17:00etatik 19:45era.


Jostailuak, liburuak (entziklopediak Ez), peluxeak, bizikletak e.a. azoka txikiaren lokalean bertan ondoko egunetan eskuratu ahal izango dira:


. Abenduak 15, zapatua, eta 16, domeka: 11:00-13:30 eta 17:00-20:00.


Aurreko edizinoan 3357 euro bildu ziran, ondoko proiektuetara bideratuz:


. 3000?, "SOS Refugiados" alkartearentzat.


. 357?, Bidezko Merkataritzako Salmentarako.


"Mila esker aldez aurretik edozein ekarpen egingo dozuenei, eta galdakoztarrei eta inguruko herrietako pertsonei azoka txikira etorri eta parte hartu daizuen dei egiten deutsuegu. Era berean, eskerrik asko lonja laga deuskun partikularrari", eskertu dabe Mundu Bat alkartetik.