Igo
  • 2018/06/19

Mugikortasun urriko pertsonentzako aparkatze-txartelak nabarmen ari dira ugaritzen Galdakaon: jada 510 txartel aktibo daude

Mugikortasun urriko pertsonentzako aparkatze-txartelak asko ugaritu dira Galdakaon azken urtean. 2018ko lehen seihilekoan 42 txartel kudeatu dira jadanik, eta Aldundiak beste 28 izapidetze-eskabideren balorazioa egin behar du.


Datu horiek aurreko erregistroetakoak baino askoz ere hobeak dira: 2017an 37 txartel baino ez diren izapidetu; hau da, aurten, urtea oraindik amaitu ez dela, 2017an baino askoz ere emate gehiago egin dira.


Esan dezakegu areagotze hori bi arrazoirengatik gertatu dela batez ere:


- Galdakaon gora egin du "adineko pertsonen" kopuruak, bizi-itxaropena ere hazi egin delako; horrenbestez, kolektibo horrekin loturiko prestazioen, zerbitzuen eta laguntzen eskabide gehiago egin dira.


- Osakidetzak deribatutako prestazioen eta laguntzen eskabideek gora egin dute.


Aparkatze-txartela erabiltzeko, honako baldintza hauek bete behar dira:


. Aparkatze-txartela titularrak ibilgailua gidatzen duenean edo txartela berak daramanean baino ezin da erabili.


. Txartela ibilgailuaren aginte-mahaian edota aurreko haizetakoaren barnealdean ipini beharko da, beti dokumentu originalarekin, eta aurrealdea kanpotik irakurtzeko moduan dagoela; gainera, agintaritza eskudunak eskatuz gero, txartela aztertzen utzi behar zaio.


. Ibilgailua toki jakin batzuetan aparkatzeko balioko du txartelak, zehazki, horretarako seinalea duten lekuetan; hori ez ezik, bideko edozein tokitan aparkatzeko ere balioko du, arrazoiak justifikatuta badaude, behar den denbora guztirako, eta betiere kalterik ez bazaie eragiten oinezkoei edo trafikoari, agintaritza-agenteek emandako jarraibideen arabera.


Txartela behar bezala ez bada erabiltzen, kendu eta baliogabetu ahalko da.


Desgaitasunak dituzten pertsonentzako aparkatze-txartelak udaletxean eskatu behar dira.