Igo
  • 2019/08/09

Mozoilo Irratia eta pentsionistak aurtengo jaietako pregoilariak eta txupineroak izango dira

Mozoilo irratia eta pentsionistak izango dira aurtengo jaien pregoilariak eta txupineroak. Santakurtzeko jaiak aurten Irailaren 13 eta 22 bitartean izango dira.


Orokorrean, 915 erantzun jaso dira udaleko webgunetik. Pertsona baten boto bakarra kontutan hartu egin da. Protokoloaren arabera eta kolektibo bat lehena geratzen denean, kolektiboak berak aukeratzen du nor izango den txupineroa kolektiboaren barnean, eta Mozoilo Irratiak Txupineroaren papera pentsionistei eman die.


Puntuak honela banatu dira:


- Mozoilo irratia: 267


- Pentsionistak: 194


- Jon Llaguno: 190


- Igor Anton: 171


- Zuriņe Garcia: 93