Igo
  • 2019/11/22

Mobilizazioa eta hausnarketa, Emakumeen Aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Egunaren harira

Azaroaren 25a, emakumeen kontrako edozein indarkeria mota guztiz onartezina dela ozen esateko eguna da; indarkeria sortzen duten eragile eta egitura guztiak errefusatzen ditugula esateko eguna, eta ozen adieraztekoa gure herrian ez dugula ez bakerik ez normalizaziorik izango emakume izate hutsagatik emakumeak hiltzen eta erasotzen jarraitzen den bitartean.


Astelehenean da azaroak 25, Emakumeen Aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna. Aldarrikapen horrekin bat egiten du Galdakaoko Udalak, eta, hori dela eta, hainbat ekintza antolatu ditu egunotarako Galdakaoko mugimendu feministarekin elkarlanean. Denok batera, indarrak batzen lelotzat hartuta, mobilizaziorako eta hausnarketarako guneak prestatu dituzte Galdakaoko emakume elkarte eta talde feministen plataformak eta udalak. Zehazki, elkarretaratze, hitzaldi eta mahai inguru bana egingo dira herrian datozen egunetan.


Horietan parte hartzeko deia egiten die Galdakaoko Udalak herritar guztiei; hausnarketan sakondu, kontzientziak astindu, eta eraso matxista oro desagerrarazi eta erabateko parekidetasuna lortu arte elkarlanean aritzekoa.


Hona bide horretan datozen egunetarako antolatutako ekitaldiak:


📅 Astelehena, azaroak 25, Emakumeen Aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna. Elkarretaratzea 20:00etan, Santi Brouard plazan. Antolatzailea: Galdakaoko mugimendu feminista.


📅 Azaroak 30, larunbata. Hitzaldi-topaketa, Amets Iturberen eskutik: "Mina: kolpeak baino gehiago". 18:00etan, Eperlandako lokaletan. Antolatzailea: Basandere elkartea.


📅 Abenduak 4, asteazkena. Mahai ingurua: "Indarkeria matxista: danon ardura". 19:00etan Torrezabal kultur etxean. Antolatzailea: Galdakaoko Udala.