Igo
  • 2018/03/08

Mila emakumek alkarretaratzea egin dabe Galdakaon, gaur, eguenerako greba deialdia dala eta

Mila persona inguru, gehienak emakumeak, alkarretaratzea egin dabe gaur Galdakaon, gaur, eguenez, Euskal Herriko kolektibo feministek "Martxoak 8-Emakumeen Nazioarteko Egunaren" greba dela eta, egindako deialdiari erantzunez.


Galdakaoko Emakumeen Asanbladak egunean zehar mobilizazino desbardinak antolatu dauz, baina eguerdiko alkarretaratzeak aipamen berezia behar dau. Alkarretaratze honetan, Asanbladako kideek kolektibo feministek emandako mezuak ipini dabez balioan, mobilizazinoagaz bat egin daben beste herri batzuetako mezuak partekatuz:


. Ekonomia eraldatu gura dogu. Gaur egungo eredu ekonomikoa aldatu eta ekonomia feminista eraikitzearen aldeko apostua egiten dogu, personen eta lurraren bizitza erdigunean jarriz, merkatuak egon beharrean.


. Enpleguaren eta zaintza-lanen banaketa bidezkoa eta bardinzalea nahi dogu eta guztion ondasunak pribatizatzeari ixtea esijitzen dogu.


. Gaur egungo eredu sozial eta ekonomiko osoa birplanteatu gura dogu. Ez gagoz prest natura eta emakumeak esplotatzen dauen sisteman parte-hartzen jarraitzeko, pobretzen gaitualako eta gure bizitza eta gure autonomia garatzeko baliabideak kentzen deuskuzalako.


. Lan guztien sexu-banaketa apurtu gura dogu, eta persona eta erakunde publiko guztiek zaintzaren kudeaketan daukien erantzukizuna euren gain hartu dagiela.