Igo
  • 2020/02/10

Metroari buruz hitz egiteko bilera eskatu dio Iñigo Hernando alkateak Unai Rementeria ahaldun nagusiari

Azken egunetan jakin dugunez, Metroa Galdakaora ekartzearen inguruan aurrerapausoak ematen ari dira eta proiektua zehazten ari da. Hala adierazi dute hedabideen aurrean Arantza Tapia Eusko Jaurlaritzaren Azpiegituretarako sailburuak eta Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusiak.


Informazio horien arabera, Jaurlaritzak hasieran proposatu zuen proiektuak hainbat aldaketa izango ditu. Galdakaoko Udalak pozik hartu du proiektuaren inguruan hausnartu izana eta herritarren nahia erdigunean jarri izana, eta galdakoztarren nahia egiazki gauzatu dadin lanean jarraituko duela ziurtatzen du.


Proposatutako aldaketen berri zuzenean izan eta etorkizuneko Metroaren proiektuari buruz hitz egiteko, bilera eskatu dio Iņigo Hernando Galdakaoko alkateak Unai Rementeria ahaldun nagusiari.