Igo
  • 2021/10/07

Metroaren 5. Lineari buruzko azterlana berriro atzeratu duela eta, azalpenak eskatu dizkio Galdakaoko Udalak Eusko Jaurlaritzari

Metroaren 5. linearen azterlan informatiboa beste behin atzeratu du Eusko Jaurlaritzaren Garraio Sailak. Duela urtebete baino gehiagotik etengabe atzeratzen ari da azterketa informatiboaren berri emateko epea, eta Galdakaoko Udalak azalpenak eskatu ditu.

Garraio Sailaren arabera, "ingurumen afekzioak" atzeman dira eta trazaduran "aldaketa txikiak" egin behar izan dira horregatik. Argudio horrekin eman du luzapenaren berri eta abenduaren 23a jarri du azterlana aurkezteko data berritzat.

"Afekzio" horiek zeintzuk diren jakin nahi du Galdakaoko Udalak eta zergatik atzeratu den berriro azterketaren berri emateko epea. Hortaz, gardentasunez jokatzeko, zehaztasunak emateko eta Udala egoeraren jakitun izateko eskatu dio Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio sailburu den Iņaki Arriolari Iņigo Hernando Galdakaoko alkateak, gutuna igorrita.

Halaber, etengabeko luzapenak amaitu eta Metroaren 5. linearen egitasmoak aurrera egin dezan beharrezko erabakiak har ditzala eskatzen dio Udalak; beste proiektu batzuri ematen dion lehentasuna eman diezaiola Galdakaokoari ere.

"Galdakaoko Udaletik orain arte bezala gure prestutasuna eta laguntza eskaintzen dugu bai gure udalerriarentzat, bai Bizkaiko bertebrazioarentzat, bai ingurumenarentzat garrantzitsua den proiektu honek aurrera egin dezan", amaitu du gutuna alkateak.