Igo
  • 2020/10/23

Metroa Galdakaora iritsi dadin indar egiteko, Eusko Trenbide Sarearekin bildu dira Galdakaoko alkatea eta alkateordea

Iņigo Hernando Galdakaoko alkatea eta Mari Paz Losada alkateorde eta Mugikortasun eta Garraio zinegotzia Eusko Jaurlaritzaren Eusko Trenbide Sarekoarekin (ETS) bildu dira asteon, metroa hizpide hartuta.


Metroa Galdakaora iristeko proiektuak aurrera egin dezan indar egiteko bildu dira udaleko ordezkariak Trenbide Sarearekin, udalaren eskariz, urratsak egiten direla udalak gertutik jarraituko duela jakinarazteko.


Adeitsua izan den bileratik gustura atera dira udaleko ordezkariak, elkarrekin bide bat egiteko aukera ikusi baitute. Bi aldeek azaldu dute harremanetan jarraitu eta irizpideak trukatzeko prestutasuna