Igo
  • 2020/02/06

Metroa Galdakaora herritarrengan pentsatuz ekarrarazteko eskatu dio udalak legebiltzarrari

Metroa Galdakaora ekartzeko aukerei buruz arituko dira bihar Eusko Legebiltzarrean. Herrian horrenbesteko eskaera duen gaia mahai gaineratzea eskertzen du Galdakaoko Udalak, baina ohartarazpen bat eginda: herritarrentzako onuragarriena den proiektua babestuko du udalak eta horren alde arituko da.


Berriz gogoratu ditu eskaera nagusiak: metroa Galdakaora ekartzean bermatu daitezela Aperribaiko eta Bengoetxeko geltokiak, Basauriko Sarratuko intermodalarekin lotura izan dezatela, eta fase bakar batean egin daitezela lan guztiak.


Herritarrek babesten dituzten oinarri horiek bermatu daitezen lanean jarraituko du Galdakaoko Udalak aurrerantzean ere, eta gauza bera egin dezatela eskatu die bai gaia aztertuko duen Eusko Legebiltzarrari, bai azpiegitura gauzatzeko eskumena duten Eusko Jaurlaritzari eta Bizkaiko Foru Aldundiari: jardun dezatela herritarren ongizatean pentsatuta.