Igo
  • 2019/09/05

Mercadonako obrak berriro hasi dira joan den astean, beharrezko baimen guztiak ez izateagatik geldiaraziak izan ondoren

Joan den astean berriro hasi dira Mercadonako obrak, beharrezko baimen guztiak ez izateagatik geldiaraziak izan ondoren. Gobernu-taldeak egiaztatu zuen Higiezin Zuazo Ondasunak S.L. enpresak behar den lizentziarik gabe eraikitzen ari zela egitura. Izan ere, horretarako URA Agentziaren eta Konfederazio Hidrografikoaren baimena behar zuen.


Hirigintza Arloko arduradunak adi egongo dira hemendik aurrera enpresak dituen betebeharrekin egunean egon dadin. Bestalde, Gobernu-taldeak konpromisoa hartzen du halango enpresa guztiek baldintza guztiak bete dituztela ziurtatzeko  lanak burutu ahal izateko.