Igo
  • 2019/10/16

Mendekotasuna duten pertsonen zaintzaileei laguntzeko Zainduz programak Biodantza tailerrerako inskripzioa egiteko epea zabaldu du berriro

Galdakaoko Udalaren Gizarte-ekintza Arloak bultzatzen duen Zainduz programak asaskaldi emozionaleko Biodantza tailerrean parte hartzeko inskripzio-epea zabaldu du berriro urriaren 24ra arte. Horietan parte hartzeko ezinbestekoa da mendekotasuna duen senide baten zaintzailea izatea.


Jarduera hau asteazkenetan egiten da, 10:00etatik 12:00etara, Torrezabal Kultur Etxean. Urtarrilaren 29ra artekoa izango da programa.


Era berean, urriaren 21etik aurrera, "Ibilaldi osasungarriak" jarduera hasiko da. Parte hartzaileak Ardanza parkean elkartuko dira 15:30ean, eta puntu berera 17:30ean itzuliko dira.


Ohikoa denez, prestazioen artean daude, alde batetik, aholkularitza eta informazio zerbitzuak, pertsona zaintzaileei eta senideei informazioa eta prestakuntza eskaintzeko; eta, bestetik, talde-laguntza psikologikoaren programa, zaintzaileen ongizate fisikoari, psikologikoari eta sozialari laguntzeko.


Mendekotasuna duten senideen zaintzaileek, jardueran izena eman nahi badute, programari buruzko informazio orokorra lortu, edo autozaintza fisiko eta emozionalaren jarraibideetarako aholkuak jaso, Zainduz programara joan daitezke bertatik bertara ikusteko. Galdakaoko Udalaren Gizarte-ekintza arloan da hori astelehen eta asteazkenetan 10:00etatik 13:00etara, eta arratsaldez, asteazkenetan, 16:00etatik 18:00etara.
Telefonoz hitz egin nahi izanez gero: 94 401 05 45. E-mailez: zainduz@galdakao.net.